Sant Veturian monasterioa

San Beturianen errege-monasterioa (aragoieraz: Reyal Monesterio de Sant Veturián, gaztelaniaz: Real Monasterio de San Victorián) fraideen monasterio bat da, Los Molinos herrian kokatua, El O Pueyo d'Araguas udalerrian, Sobrarbe eskualdean, Huesca, Aragoi.

Sant Veturian monasterioa
Kultura ondasuna
Monasterio de San Victorian.tif
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Aragoi
ProbintziaHuescako probintzia
UdalerriaEl Pueyo de Araguas-O Pueyo d'Araguas
HerriLos Molinos (en) Itzuli
Koordenatuak 42° 27′ 27″ N, 0° 13′ 16″ E / 42.4575°N,0.2211°E / 42.4575; 0.2211Koordenatuak: 42° 27′ 27″ N, 0° 13′ 16″ E / 42.4575°N,0.2211°E / 42.4575; 0.2211
Historia eta erabilera
IrekieraXI. mendea
Izenaren jatorria Victorian of Asan (en) Itzuli
Arkitektura
Estiloa arkitektura erromanikoa
Ondarea
BIC RI-51-0010880
Eneko Aristaren ustezko sarkofagoa

Elezahar aragoiarren arabera, Eneko Arista Iruñeko erregea Araguas herrian ehortzi zuten, baina handik monasterio honetara ekarri zuten gorpua. Petri IV.a Aragoiko erregearen aginduz halaber, Eneko Aristaren gurutzearen irudia zeraman urrezko zapi bat bidali zen 14. mendean monasterio honetara, Aritza erregearen hilobia dotoretu zezan[1].

Eneko Aristarena izan zitekeen sarkofagoa monasterioan dago oraindik, baina han ziren gorpuzkiak 1936an desagertu ziren bertatik[2].

ErreferentziakAldatu

  1. (Gaztelaniaz) «Pueyo de Araguás. La cruz de Íñigo Arista.» www.elpueyodearaguas.com . Noiz kontsultatua: 2018-08-10.
  2. (Katalanez) Llista de panteons i tombes de sobirans a Espanya. 2018-07-04 . Noiz kontsultatua: 2018-08-10.

Kanpo estekakAldatu