Sant Aniol d'Aguja monasterioa

Sant Aniol d'Aguja Kataluniako Besalún, Garrotxa eskualdean, Gironako probintzian, 859 urtean sortutako monasterio erromanikoa da.[1] Agujas haranean dago kokatuta. Egun eliza katolikoa gordetzen da bakarrik.

Sant Aniol d'Aguja monasterioa
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Katalunia
ProbintziaGironako probintzia
EskualdeaGarrotxa
Kataluniako udalerriaMontagut i Oix
Koordenatuak42°19′N 2°35′E / 42.32°N 2.59°E / 42.32; 2.59
Map
Historia eta erabilera
Irekiera859 (egutegi gregorianoa)
Erlijioakatolizismoa
ElizbarrutiaRoman Catholic Diocese of Girona (en) Itzuli
Arkitektura
EstiloaArte erromanikoa
Ondarea
Kontaktua
HelbideaCostat de la riera de Sant Aniol

Izena aldatu

Santutegiaren toponimoa Esmirnan (Anatolian) jaiotako Andeolus edo Aniol martiri santuaren izenetik dator. Kondairaren arabera Andeolus lurralde honetara, penitentzia egiteko asmoz Vallespirretik heldu zen. Elizaren azpian Abadearen Leizea dago eta bertatik ateratzen den ura erabiliz Andeolusek begietako gaitzak sendatzen omen zituen. Hori zela eta erromes asko bertara hurbiltzen zen.

Historia aldatu

Racimir lehen abadea izan zen eta berak lortu zuen Karlos II.a Burusoila Mendebaldeko Frantziako erregearen eskutik monasteriorako lurralde propio baten eskubidea. Monjeak San Benediktoren Ordenakoak ziren eta normandiarren erasoetatik ihes egiten Vallespirretik heldu ziren.

Oso monasterio txikia zen eta komunitatea ere horrelakoa zen. Gainera, ingurua oso isolatuta zegoen. Horregatik, laster, Gironako apaizen esanetara jarri behar izan zen; gertaera hori 899an dokumentatuta dago. Azkenean, 1003an monjeek Sant Llorenç de Monteko monasteriora alde egin zuten. Ondoren Sant Aniol d'Aguja parrokia gisa gelditu zen, aipatutako monasterioaren menpe.

1983tik elizak Kataluniako Nazio-intereseko Kultura Ondasunaren izendapena (Bé Cultural d'Interès Nacional) du. Herrian, errektoretzan, aterpea dago.[2] Eliza inguruko erlijio eta kultura erreferente garrantzitsua da.

Ezaugarriak aldatu

IX. mendeko eliza eraikin erromanikoa da. Eliza nahiko txikia da, habearte bakarrekoa, eta altura txikiko kanoi ganga du. Absidea zirkuluerdi formakoa da, Lombardiako erromanikoan ohikoak diren arku itsuez eta lesenekin apainduta. Bi isurkiko teilatua du. Aurrealdean, 1936 arte, elizari erantsiriko gela bat zegoen baina erori zen eta egungo patioa gelditu zen.

1949an muga babesten zuten soldaduek fatxada zaharberritu zuten. Fatxada txikienak lehio borobil bat erakusten du. Fatxadaren goiko partean kanpandegi txiki bat dago; 1962an bertan "Coralí" izeneko kanpaia jarri zen.

Elizaren barrualdean kripta bat dago, Abadearen Leizea izenarekin ezagututa (Cova de l'Abat). Lur azpiko kapera hori arkaitzetan zulatuta dago eta hormetatik ura filtratu egiten da. Ur hori, tradizioaren arabera, propietate osasuntsuak ditu.

Izadiaren ikuspuntutik inguru ederra da.

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu