Sandycove (irlanderaz: Cuas an Ghainimh) Irlandako Dublin hiriburuaren hegoaldeko kostaldeko auzune bat da, Dun Laoghaire-Rathdowneko konderrian. Dún Laoghaire hiriaren eta Glasthule auzunearen hego-ekialdean dago, eta Dalkey udalerriaren ipar-mendebaldea. Dublindarren usadiozko aisilekua da.

Sandycove
Cuas an Ghainimh
Irlanda
Administrazioa
Estatua Irlandako Errepublika
Probintzia Leinster
KonderriaDún Laoghaire–Rathdown
Geografia
Koordenatuak53°17′10″N 6°06′58″W / 53.286°N 6.116°W / 53.286; -6.116
Map
Demografia
Biztanleria3.735 (2006)
Bestelako informazioa

2006ko erroldaren arabera 3.735 biztanle zituen.

1940ko abenduaren 20ean, Bigarren Mundu Gerran Irlandako Errepublika herrialde neutrala izan arren, Luftwaffeko hegazkinek bertako tren geltokia bonbardatu zuten. Hiru zauritu egon ziren.

Urtero, ekainaren 16an Bloomsday jaieguna ospatzen da, izan ere, James Joyce dublindar idazlearen Ulises eleberriaren lehenbiziko eszena bertako martello dorrean kokatzen da, gaur egun James Joyce dorrea museoa dena.


Kanpo estekak aldatu