Wentzeslao I.a Bohemiakoa

San Wentzeslao» orritik birbideratua)

Wentzeslao I.a Bohemiakoa (txekieraz: Václav; Praga, 907Stará Boleslav, Bohemia, 935eko irailaren 28a) 921-935 bitartean Bohemiako dukea izan zen. Eliza katolikoak eta Eliza ortodoxoak santutzat dute eta Bohemiako zaindaria da[1].

Wentzeslao I.a Bohemiakoa

5. Bohemiako Dukea

921eko otsailaren 13a - 935eko irailaren 28a
Vratislaus I, Duke of Bohemia (en) Itzuli - Boleslaus I, Duke of Bohemia (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaErdialdeko Bohemiako eskualdea, 907
HeriotzaStará Boleslav (en) Itzuli935eko irailaren 28a (egutegi gregorianoa) (27/28 urte)
Hobiratze lekuaSan Vito katedrala
Heriotza moduagiza hilketa
Familia
AitaVratislaus I, Duke of Bohemia
AmaDrahomíra
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaPremislidak
Jarduerak
Jarduerakmonarka
Santutegia
Irailaren 28
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakristautasuna

Bizitza aldatu

Wentzeslao Vratislao I.a Bohemiakoa eta Dragomiraren semea zen. Garai hartan Bohemia lurralde paganoa zen eta kristautasunak hedapen txikia zuen arren, amona Ludmila Bohemiakoak kristau heziketa eman zion. 922an Bohemiako duke bilakatu zenetik, erlijio berriari babesa eman zion, Alemaniako misiolariak ekarrarazi zituen eta latindar erritua sustatu zuen antzinako eslaviarraren kaltetan[2].

Kristautasunaren aurka agertu ziren Bohemiako jauntxo ugariren aurka borrokatu behar izan zuen. Haien artean bere senitarteko hurbilekoenak zeuden: Dragomira, ama, eta Boleslao, anaia. Boleslao hainbat aldiz saiatu zen Wentzeslao hiltzen. Azkenik, Wentzeslao Stará Boleslav hirian zegoela, morroi batzuk bertara bidali eta mezara zihoala hil zuten[1].

Gurtzea aldatu

Kondaira baten arabera Wentzeslaoren odola egurezko lurzoruan finkatu zen, eta inoiz ez zen lortu bertatik garbitzea. Praga jaioterriko San Vito katedralean lurperatua izan zen eta gaur egun bertako San Wentzeslao kaperan gurtu ohi da. Txekiar Errepublika eta Eslovakiako santu zaindaria da. Praga hiriko erdigunean bere omenezko San Wentzeslao enparantza kokatzen da.

Iruditegia aldatu

Ikus gainera aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. a b St. Wenceslaus Catholic.org
  2. Francis MERSHMAN: «St. Wenceslaus» The Catholic Encyclopedia. Vol. 15. New York: Robert Appleton Company, 1912. 2013ko irailak 27

Kanpo loturak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Wentzeslao I.a Bohemiakoa