San Wentzeslao enparantza

San Wentzeslao enparantza (txekieraz: Václavské náměstí edota Václavák) Txekiar Errepublikako Praga hiriburuko bulebarra da. Hiri Berrian kokatzen da eta auzo honetako kultura eta turismo gune garrantzitsua da. Luzeraz 628 metro ditu, zabaleraz berriz 60 metro, eta Můstek kokalekutik hasi (hemen antzina Hiri Zaharra eta Hiri Berria banatzen zituen lubakia gurutzatzen zuen gaur egun desagertutako zubia zegoen) eta maldan gora Pragako Museo Nazionalean amaitzen da. Enparantza hau usadioz manifestapen eta erakustaldi herrikoien kokalekua ere bada.

San Wentzeslao enparantza
Pragako San Wentzeslao enparantzaren ikuspegia Můstek aldera begira. Bertan, San Wentzeslaoren estatua ikus liteke.
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Txekia
Hiria Praga
Administrative district of PraguePrague 1
Koordenatuak50°04′56″N 14°25′34″E / 50.082308°N 14.426141°E / 50.082308; 14.426141
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1348
Izenaren jatorriaWentzeslao I.a Bohemiakoa
Arkitektura
Dimentsioak60 (zabalera) × 750 (luzera) m

Izena San Wentzeslao, Bohemiako santu zaindariaren omenez du. Museoaren aurrealdean, bera irudikatzen duen zaldizko irudi bat ere bada. Enparantza honetan 1968an Pragako Udaberriko gertaera garrantzitsu asko jazo ziren.

Garraioa aldatu

San Wentzeslao enparantzara bertaratzeko Pragako metroa edota Pragako tranbia har litezke.

Geltokiak: (Metroa) Mustek (A eta B lineak) edo Muzeum (A eta C)

Geltokiak: (Tranbia) Václavské Námêstí (9, 14 eta 91 lineak)

Iruditegia aldatu

Ikus gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu