San Salbador eliza (Vilar de Donas)

San Salvador eliza Vilar de Donasen dagoen tenplua da (Palas de Rei, Lugo, Galizia). 1931n monumentu historiko-artistiko izendatu zuten.[1]

San Salbador eliza (Vilar de Donas)
 UNESCOren gizateriaren ondarea
Kultura ondasuna
Way of Saint James in the province of Lugo Way of Saint James in the province of Lugo
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Galizia
ProbintziaLugoko probintzia
Galiziako udalerrien zerrendaPalas de Rei
Galiziako parrokiaVilar de Donas
Koordenatuak42°53′33″N 7°48′34″W / 42.8925°N 7.809444°W / 42.8925; -7.809444
Map
Historia eta erabilera
Erlijioakatolizismoa
ElizbarrutiaRoman Catholic Diocese of Lugo (en) Itzuli
IzenaJesus Nazaretekoa
Gizateriaren ondarea
Erreferentzia669-760
Eskualdea[I]Europa eta Ipar Amerika
Izen-emateabilkura)
BICRI-51-0000713
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera

Jatorrian eliza monastikoa izan zen. Haren sortzailea Arias Pérez de Monterroso izan zen, XII. mendearen erdialdean.

Deskribapena

aldatu

Kanpoaldea

aldatu

Gurutze latindar formako oinplanoa du, eta burualdean hiru abside erdizirkular. Portada nagusia xake-formako arkuz apainduta dago (1230. urtearen inguruan datatuak). Portada kontrahormen eta teilatu-hegal baten artean kokatzen da. Teilatu-hegalak harburuak ditu. Erlaitzean hiru irudi daude: Birjina gotikoa Haurrarekin, San Migel eta San Bartolome.

Barrualdea

aldatu

Nabe nagusiak bi isuriko egurrezko teilatua dauka, gurutzaduraren iparraldeko besoak bezala; hegoaldeko besoak kanoi-ganga dauka, eta gurutzadurak gurutze-ganga.

Kapera nagusira arku hirukoitz baten bidez iristen da. Joan II.aren garaiko pintura gotikoekin apainduta dago. Gurutzaduraren iparraldeko besoan harrizko baldakin bat eta San Gregorioren meza irudikatzen duen harrizko erretaula bat nabarmentzen dira.

Barruan hilobi hauek daude: Fernán Ares Noguerolena, 1378koa, eta Santiago Pérez de Ulloarena, 1410. urtean hildako Santiagoko Ordenako zaldunarena.

Irudi-galeria

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. 1931ko ekainaren 3ko dekretua. Gaceta de Madrid

Kanpo estekak

aldatu