San Pedro eliza (Gartziriain)

XII. mendeko kristau eliza, Gartziriainen kokatua

San Pedro eliza Txulapain ibarreko Gartziriain kontzejuan XII. mendeko kristiau eliza bat da.

San Pedro eliza
San Pedro elizaren irudia.
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaGartziriain
Koordenatuak42°53′N 1°41′W / 42.89°N 1.69°W / 42.89; -1.69
Map
Arkitektura

Kokalekua aldatu

Herrigunearen gain dago.

Eraikina aldatu

XII. mendean estilo protogotikoan eraiki zen, halere XVII. mende ondorengo eraldaketak eta gehikuntzak ditu. 1982an zaharberritua izan zen.

Eraikina aldatu

Harlanduzko hormak ditu, hauetan bi leiho ditu, horteako bat Erdi Aroko gezi-leiho bat da, bi arkiboltadun erdipuntuko arkuz eta kanpoaldeko euri-babesaz amaitua, gainera landare gaiak dituen kapiteldun zutarriak dauzka. Beste leihoa modernoagoa da.

Era berean kanpandorrea nabarmentzen da, Nafarroako Erdi Aroko landa tenplu mota hauetan ohikoa den nabe bakarraren oinetan. Fuste labur eta sendokoa, kanpaiak duaden erdipuntuez zulatua. Atal honek 1733. urtea izkribatua dauka, alegia, lehen aipatutako XVIII. mendeko gehikuntza da.


Tenplura epistolan dagoen ate batetik sartzen da, nabearen bigarren atalean, eta ertz biziko hiru arkibolta dituen arku zorrotz bat du, kapitel luze modura moldura bat duela, eta kanpoaldean euritik babesteko muldura bat du. Portadak ez du inongo apaindura elementurik.

Nahiz eta eraikin sotila izan, itxura eta bolumen nabarmeneko tenplua da.

Barnealdea aldatu

Barnean Haurra besoetan duen Ama Birjina baten taila gotiko bat dago.

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu