San Markoren Zaldiak
Garaipen koadriga edo San Markoren Zaldiak, lau zaldiren brontzezko estatua multzo bat da, jatorrian, koadriga bat (auriga batek zuzenduriko lau zaldik tiratutako gurdi antzeko bat) irudikatzen zuen monumentu baten zati zena. XIII. mendetik San Marko basilika daude, Venezian.
San Markoren Zaldiak | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | ezezaguna |
Sorrera-urtea | II. mendea |
Mugimendua | eskultura helenistikoa |
Ekoizpen lekua | Rodas eta Kios |
Honen izena darama | San Marko basilika |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | brontzea |
Dimentsioak | 238 () × 252 () cm |
Genero artistikoa | animal sculpture (en) |
Deskribapena | |
Kokapena | |
Lekua | Hippodrome of Constantinople (en) San Marko basilika Tuileries Carrouselgo Garaipen Arkua San Marko basilika Venezia jauregia San Marko basilika Praglia Abbey (en) San Marko basilika |
Bilduma | San Marko basilika |
Herrialdea | Italia |
Italiako eskualdeak | Veneto |
Italiako hiri metropolitarra | Veneziako Hiri Metropolitanoa |
Italiako udalerri | Venezia |
Koordenatuak | 45°26′04″N 12°20′22″E / 45.434492°N 12.339369°E |
Jatorria eta fabrikazioa
aldatuEskulturak, Antzinaro Klasiko amaieran datatuak daude, eta, bere egiletza, K. a. IV. mendeko Lisipo eskultoreari eman zaio, teoria hau modu zabalean onartu ez den arren. "Brontze" deitua, egindako analisiek, %96,67an kobrez egina daudela adierazten dute. Dirudienez, material hau, urre kolore egokiago bat lortzeko aukeratu zen. Gaur egun, antzinako teknologiari buruz dagoen ezagutza dela eta, fabrikazio metodo honek, eskulturak, erromatar jatorrikoak direla iradokitzen du, greziarrak izan beharrean.
Historia
aldatuBere jatorri zehatzak, ezezaguna izaten jarraitzen duen arren, egia da zaldiak Konstantinopoliseko hipodromoan erakutsi zirela mendeetan zehar. 1204an, Veneziako armadak hartu zituen bizantziar hiriburua laugarren gurutzadan arpilatu zuenean. Koadrigarekin, laugarren gurutzadaren ondoren gertatu zena, ezezaguna da. Veneziako Dux izan zen Enrico Dandolok, zaldiak Veneziara bidali zituen, non San Marko basilikako fatxadaren terrazan ezarri ziren 1254an.
1797an, Napoleonek, zaldiak indarrez hartu eta Parisera eraman zituen, non Carrousel Garaipen Arkuaren diseinuan erabili ziren, kasu horretan, koadriga batekin batera. 1815ean, zaldiak Veneziara itzuli ziren frantziarren porrotaren ondoren. Terrazan geratu ziren 1980ko hamarkadaren hasiera arte, garai honetan, airearen kutsaduraren ondorioz eta hegaztien zirinen eraginez kaltetuak izan ez zitezen, erreplikengatik ordezkatuak izan ziren arte. Ordutik, jatorrizko koadriga, Basilika barneko museo batean dago.