Ireki menu nagusia
Erromatar auriga

Auriga biga- bi zaldik tiratutako ibilgailu arina- gidatu behar zuen esklaboa zen. Biga, erromatar batzuen garraiobidea zen, komandante militarrena bereziki. Euren jabearen segurtasuna euren eskuetan zegoenez, kontu handiz aukeratuak izaten ziren konfiantzazko esklaboen artean.

Beste teoria batek, erromatar garaipenetan erramu koroa eusten zuen esklabo bati ematen zitzaiola adierazten du. Esklabo honek, uneoro gogoratu gizon bat (bakarrik) zarela xuxurlatzen zuen, jenerala gehiegi harrotu ez zedin. Azken garaietan, hitza oso arrunta izan zen, eta edozein ibilgailuren gidaria adierazten zuen.

Zaldi lasterketakAldatu

Inperio garaian, asko igo zen lasterketenganako gustua, eta aurigak, jendetzaren idolo bihurtu ziren, kategoria ezberdinetan lehiatzen ziren esklabu eta libertoak izaten segitzen zuten arren: bi zaldiko bigak, hiruko trigak, lauko kuadrigak, eta sei, zortzi edo hamar zaldik tiratutako gurdiak.

II. mendean, mila garaipen lortu zituzten aurigei miliario deitzen zitzaien. Errespetu eta ospeaz gozatzen zuten eta aberastasun handiak metatzen zituzten.

Ezagunenetako bat Kaio Apuleio izeneko hispaniar bat izan zen. 24 urte eman zituen zaldi lasterketetan parte hartzen. Honen ohorez, monumentu bat eraiki zen erromatar zirkutik gertu.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Auriga