San Luis ostatua, ondoren San Luis kafetegia izana, XIX. mendean Espainiako Madril hiriburuan inauguratutako ostatu bat zen, Montera kalean zegoena, San Luis sarearen alboan. 1815etik irekia, denboraldi batez itxia egon ondoren, 1847an berrireki zen. Bere lehenbiziko jabea frantziarra zelako berri bada, bai eta bertan ostatu hartu zutenen artean Washington Irving estatubatuar idazlea egon zela.

San Luis ostatua
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Madrilgo Erkidegoa
UdalerriaMadril
Koordenatuak40°25′12″N 3°42′06″W / 40.41987°N 3.70169°W / 40.41987; -3.70169
Map

Antzinako ostatu eta kafetegiaren solairuan Senator hotela eraiki zen.

Euskal kulturan berebiziko garrantzia duen lekua da, bertan, 1853an, Jose Mari Iparragirrek lehenbiziko aldiz Durangoko Juan Maria Blas Altuna pianis­tarekin batera Gernikako Arbola euskal ereserkia jo eta abestu baitzuen. Gaur egun eraikinean Iparragirreren heriotzaren urteurrenaren plaka-oroigarri bat dago.

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Arkitekturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.