San Juan Bautista (Paraguai)

San Juan Bautista Paraguaiko udalerri bat da, Misionesko departamenduan kokatua. 2.314 km²ko azalera du eta 2018ko estimazioen arabera 23.062 biztanle zituen.[1]

San Juan Bautista
Paraguaiko udalerria
Administrazioa
Estatu burujabe Paraguai
Paraguaiko departamenduMisionesko departamendua
Posta kodea4700
Geografia
Koordenatuak26°38′00″S 57°10′00″W / 26.6333°S 57.1667°W / -26.6333; -57.1667
Map
Azalera2165 km²
Altuera61 m
Demografia
Biztanleria33.785
Dentsitatea15,61 bizt/km²
Hizkuntza ofizialagaztelania eta Guaraniera
sanjuanbautista.gov.py

Kultura aldatu

Hiriko jaiak ekainaren 24an ospatzen dira San Joanen omenez. Sanjoanetan erromeriak, zaldiketak, zaldikoen hezteak eta zezenketak egiten dira. Horrez gain, janari tipikoa dastatzeko aukera dago; hala nola, batiburrilloa, haragi errea hesolan (gaztelaniaz: asado a la estaca) eta kavurea (guaranieraz: kavure, gaztelaniaz: caburé).

2001az geroztik hiriko udalak eta Batiburrilloaren Batzordeak Batiburrilloaren, Sirikiaren eta Sanjoandar Txorizoaren Nazioarteko Jaialdia antolatzen dute urtero. Paraguaiko Turismo Idazkaritza Nazionalak interes turistiko nazionaleko jaialdi izendatu zuen 2019an, 1408/2019 zenbakidun ebazpenaren bidez.[2]

Sanjoandar ezagunak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) Dirección General de Estadística, Encuestas y Censos. (2015). (pdf) Paraguay. Proyección de la Población por Sexo y Edad, según Distrito, 2000-2025. jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2015eko urriaren 16a) (Noiz kontsultatua: 2018ko irailaren 30a).
  2. (Gaztelaniaz) Secretaría Nacional de Turismo del Paraguay. (2019-12-10). San Juan Bautista prepara su XIX edición del Festival del Batiburrillo. (Noiz kontsultatua: 2020-04-19).

Kanpo estekak aldatu