Siriki

kanabera ron zuria, lima zukua, izotz puskak eta soda dituen koktela

Sirikia Paraguaira joandako Sebastian Sasiain gatzagar nekazariak sortu zuen koktel alkoholduna da. Sasiainek, batiburrillo izeneko platera ere sortu zuenak, batiburrilloaren janaurreko edari gisa prestatu zuen.[1]

Siriki
Osagaiakron zuria, lima zukua, izotza eta gaseosa
Historia
JatorriaParaguai

Bai batiburrilloa, bai sirikia Paraguaiko Misionesko departamenduko plater eta edari tipiko bihurtu ziren hurrenez hurren.[2][3] Izan ere San Juan Bautistako udalak eta Batiburrilloaren Batzordeak Batiburrilloaren, Sirikiaren eta Sanjoandar Txorizoaren Nazioarteko Jaialdia antolatzen dute urtero 2001az geroztik.[4] Gainera, Paraguaiko Turismo Idazkaritza Nazionalak interes turistiko nazionaleko jaialdi izendatu zuen 2019an, 1408/2019 zenbakidun ebazpenean.[4]

Osagaiak

aldatu

Sirikia ondorengo osagaiekin prestatzen da:

  • Lima
  • Kanabera-ron zuria
  • Izotz-puskak
  • Soda

Prestaketa

aldatu

Lehenik eta behin lima oso bati zukua ateratzen zaio. Ondoren, kanabera-ron zuri marra bat edo bi gehitzen zaizkio. Gero izotz-puskak jartzen zaizkio sodarekin batera. Bukatzeko osagai guztiak nahasi behar dira eta lima xerra bat edo bi jarri.[5][6]

Azukrea hautazkoa da. Nahiz eta batzuek jarri, jatorrizko errezetak ez du azukrerik.

Etimologia

aldatu

Siriki hitza guaranieraz trago esan nahi duen syryky hitzetik dator.

Erreferentziak

aldatu
  1. (Gaztelaniaz) Montiel, Rafael. (2012-07-06). «Presentan la historia del batiburrillo» ABC Color (Noiz kontsultatua: 2024-06-12).
  2. (Gaztelaniaz) «Chorizo sanjuanino y batiburrillo platillos tradicionales de San Juan» ABC Color 2020-03-20 (Noiz kontsultatua: 2024-06-12).
  3. (Gaztelaniaz) Paraguaiko Kultura Idazkaritza Nazionala. (2020-01-26). Festival del Batiburrillo, Siriki y Chorizo Sanjuanino se reafirma como tradición en Misiones. (Noiz kontsultatua: 2024-06-12).
  4. a b (Gaztelaniaz) Paraguaiko Turismo Idazkaritza Nazionalak. (2019-12-10). San Juan Bautista prepara su XIX edición del Festival del Batiburrillo. (Noiz kontsultatua: 2024-06-12).
  5. (Gaztelaniaz) Álvarez, Natalia. (2014-01-29). «Recetas: Siriki» Tembi'u Paraguay (Noiz kontsultatua: 2024-06-12).
  6. (Gaztelaniaz) Rivarola, Mariela. (2019-01-23). «¿Cómo se prepara el tradicional siriki sanjuanino?» Última Hora (Noiz kontsultatua: 2024-06-12).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu