San Joan eliza (Fano)
San Joan Ebanjelariaren eliza Asturiasko Fano parrokiako tenplu katolikoa da, Gijónen (Espainian).
San Joan eliza (Fano) | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Asturiasko Printzerria |
Probintzia | Asturiasko probintzia |
Asturiasko kontzeju | Gijón |
Koordenatuak | 43°27′39″N 5°37′13″W / 43.4608247°N 5.6203289°W |
Historia eta erabilera | |
Elizbarrutia | Roman Catholic Archdiocese of Oviedo (en) |
Deskribapena aldatu
Jatorri erromanikoko tenplua da, baino estilo horretan portada baino ez du kontserbatzen, ziurrenik XII. mendekoa. Portada erromanikoak, higatuta egon arren, aberastasun eskultoriko handia gordetzen du. Kapitelek landare-motiboak historiatuekin konbinatzen dituzte, horien artean zoomorfo motiboak eta giza irudiak. Tenpluaren gainerakoa hainbat berrikuntzen emaitza da, azkena XX. mendearen hasieran. Portada nagusia ezkutatzen eta aldi berean babesten duen arkupe bat nabarmentzen da, baita kanpai-horma handi bat ere.[1]
Jovellanos aldatu
Gaspar Melchor de Jovellanosek eliza hau aipatzen du Gijonera itzultzean, Langreo eta Siero inguruetatik, hara joana baitzen XVIII. mendearen amaieran ikatz mineralaren aukerak aztertzera.
Erreferentziak aldatu
Kanpo estekak aldatu
- (Gaztelaniaz):[1] Informazio turistikoa.