San Joan Bataiatzailearen eliza (Arrangoitze)
San Joan Bataiatzailearen eliza Lapurdiko Arrangoitze udalerrian dagoen eliza bat da. San Joan Bataiatzaileari sagaratua dago. Arrangoitzeko pilotalekua eta Arrangoitzeko herriko etxearen alboan dago.
San Joan Bataiatzailearen eliza | |
---|---|
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Herria | Arrangoitze |
Koordenatuak | 43°26′11″N 1°31′18″W / 43.436298°N 1.521789°W |
![]() | |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1516 (egutegi gregorianoa) |
Erlijioa | katolizismoa |
Elizbarrutia | Baionako elizbarrutia |
Arkitektura | |
Ondarea | |
Mérimée ID | PA00084313 |
Elizaren alboan hilerria dago, eta bertan, Luis Mariano irundar abeslari eta aktore ospetsuaren hilobia.
Historia
aldatu1516an Augier Arrangoitzekoak eraiki zuen.
Eraikinak
aldatuHarrizko eskailera batzuk, elizaren azpialdean dagoen hilerriraino daramate. Irudian, XVI. mendeko eraikuntza honen kanpandorrea nabarmentzen da. Harriz egina, goikaldean pilareak dituen egurrezko balkoia dauka. Bere gainean dorrearen teilatua dago.
Elizaren barruan, burdin hesi batez itxita dagoen leku batean dauden pila eta erliebe baten irudia. Pilaren gainean, San Juan Bataiatzailea Jesus Jordan ibaian batailatzen agertzen da. Bere gainean, Espiritu Santua uso bat bezala irudikatuta dago. Baoaren markoan kandela bat dago
Iruditegia
aldatu-
Barnealdea.
-
Luis Marianoren hilobia.