San Joakin baseliza (Oibar)

XVIII. mendean eraikitako baseliza, Oibarren kokatuta

San Joakin baseliza Nafarroa Garaiko Oibar udalerrian kokatutako XVIII. mendeko kristiau baseliza bat da. Barroko estiloa ditu.

San Joakin baseliza
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaOibar
Koordenatuak42°35′32″N 1°21′38″W / 42.59228835°N 1.36054522°W / 42.59228835; -1.36054522
Map

Eraikina

aldatu

Mentsula oso xumeetan amaitzen diren fajoi oso lauez apaindutako lunetadun ganga batez estalia dago, bere mailan edo garaieran inposta lau bat doalarik. Kanpoaldea harlanduz dobeladun erdipuntuko atea eta fatxada gainean kanpaia bat duen kanpai-horma bat ditu.

Baselizaren barnean, ildokatutako fuste eta pilastraz osaturiko korintoar ordenako zutabeen artean, XVII. mendearen lehen erdialdean eginiriko barroko estiloko San Joakinen erretaula dago. Errematea erdiguneko piramidea duten bolutek hausten duten frontoiaz osatua dago. San Joakinek Santa Anari irakurtzen irakasten ari den margolana erretaularen garaikoa da baina nahiko birmoldatua dago. San Juan Bataiatzailea eta San Antonioren barroko herrikoi estiloko bi taila daude.

Erreferentziak

aldatu

Ikus gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu