San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademia
San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademia (gaztelaniaz: Real Academia de Bellas Artes de San Fernando) Espainiako Madril hiriburuan dagoen akademia bat da, Espainia Institutua erakundearen barnean dago.
San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademia | |
---|---|
Datuak | |
Izen ofiziala | Real Academia de Bellas Artes de San Fernando |
Mota | arte eskola, museoa, akademia nazionala eta Arte galeria |
Herrialdea | Espainia |
Jarduera | |
Honen parte | Instituto de España |
Erabilitako hizkuntza | gaztelania |
Agintea | |
Zuzendaria | Ramón González de Amezúa (en) |
Egoitza nagusi | |
Historia | |
Sorrera | 1752ko apirilaren 12a |
Sortzailea | |
webgune ofiziala |
Kokalekua
aldatuGoienetxe jauregian egoitza du, Alcalá kalearen 13. zenbakian.
Historia
aldatu1744ean sortu eta bere estatutuak idatzi ziren, Ilustrazioaren eraginez. 1952an Fernando VI.a Espainiakoak erakundearen behin betiko eraketa onartu eta izena eman zion: San Fernandoko Hiru Arte Nobleen Akademia. Hasiera batean, erakundearen jarduna margolaritza, arkitektura eta eskultura arteetara mugatu zen. Erakundearen helburu nagusia artearen jarduera unibertsitate irakasgaian bilakatzea izan zen. 1783an bere gaur egungo izendapena jaso eta musikaren sail berria eratu zen.
1987an erakundeak aldaketak izan zituen, telebista, argazkilaritza, bideoa eta zinemaren arteak eskultura sailari gehitu zitzaizkion, Eskultura eta Ikus-entzunezko Saila sortuz. 1996an bigarren aldaketa bat izan zuen, akademiko numerarioen kopurua 92ra handituz.
Ohorezko akademikoak
aldatu- Pablo Palazuelo (B domina)
- Jacobo Hachuel (D domina)
- Antoni Tàpies (F domina)
- José Ángel Sánchez Asiaín (G domina)
- Federico Mayor Zaragoza (I domina)
- Plácido Domingo Enbil (J domina)
- José Milicua (K domina)
- Santiago Calatrava (L domina)
- Antonio Fernández Bordas (Akademialari numerarioa)
Artelanak
aldatu-
Armarria.
-
Ekitaldi aretoa.
Kanpo estekak
aldatu- San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademiaren webgunea (Gaztelaniaz)