Ireki menu nagusia

Samuel Kanyon Doe (Tuzon, Liberia, 1951ko maiatzaren 6a - Monrovia, Liberia, 1990eko irailaren 9a) liberiar militarra eta politikaria izan zen.

Samuel Doe
Samuel Kanyon Doe - Liberian.jpg
21. Liberiako presidente

1980-04-12 - 1990-09-09
William Richard Tolbert Itzuli - Amos Sawyer Itzuli
Bizitza
Jaiotza Tuzon (Liberia) Itzuli1951ko maiatzaren  6a
Herrialdea  Liberia
Talde etnikoa Krahn peoplea Itzuli
Heriotza Monrovia1990eko irailaren  9a (39 urte)
Heriotza modua gizahilketa: tortura
Hiltzailea Prince Johnson Itzuli
Familia
Ezkontidea(k) Nancy Doe Itzuli
Hezkuntza
Heziketa University of Seoul Itzuli
University of Liberia Itzuli
Jarduerak
Jarduerak gudaria, politikaria eta diktadorea
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Adar militarra Armed Forces of Liberia Itzuli
Gradua senior sergeant Itzuli
Parte hartutako gatazkak Liberiako Lehen Gerra Zibila
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Baptismoa
Alderdi politikoa National Democratic Party of Liberia Itzuli

BiografiaAldatu

Krahn leinuko kidea zen. Hemezortzi urterekin soldadu egin zen. Krahn indiarren eta koloniaren fundatzaile amerikar-liberiarren ondorengoen arteko tirabirek krisi sakona eragin zuten 1980an, Doeren gidaritzapean ziharduen Krahn talde batek William R. Tolbert lehendakaria eta honen hamahiru laguntzaile hil zituenean.

Doek jeneral kargua eskuratu zuen, eta Herria Askatzeko Batzorde bat osatu zuen, berak izendatutako hamalau kiderekin, herrialdea gobernatzeko. 1985ean hauteskundeak irabazi zituen iruzur eginez, eta zenbait estatu-kolpe saio eragotzi zituen. Basakeriaz eta ustelkeriaz akusatu zuten, eta produkzio nazionalaren beherapenari, auzo herrialdeen etsaitasunari eta baldintza ekonomikoen hondamendiari aurre egin behar izan zion. Bere leinuko kideak oposiziokoak zapaltzera bultzatu zituen eta matxinada herrialde osora zabaldu zen. Gerra zibila hasi zen eta 1990eko erdialdean Liberia osoa, Monroviako alde batzuk izan ezik, matxinatutako talde etsaien mendean zegoen. Urte hartan bertan atxilo hartu eta hil egin zuten.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Samuel Doe  

ErreferentziakAldatu