Sami Parlamentuak

Samitarren Legebiltzarrak (iparraldeko samieraz: Sámediggi; inariko samieraz: Sämitigge; skolt samieraz: Sää´mte´ǧǧ), Finlandia, Norvegia, Suedia eta Errusiako samitarren parlamentua da. Izan ere, ez da parlamentu bakarra eta arauak ezberdinak suertatzen dira hiru herrialdeetan.

Norvegiako sami parlamentua.

Legebiltzar finlandiarra Inari udalerrian dago.

HistoriaAldatu

Herri eskandinaviar hauek nomadak ziren garaietan, "Finnekonger" ("Errege samiak") agintari gorenak ziren. XII. mendekoak dira lehendabiziko aipamenak zentzu horretan. Hala ere, izena nahasgarria da, noblezia ez denez inoiz izan sami kulturaren ezaugarria.

XIX. mendearen erdialdean, Alexandro II.a Errusiakoa tsarrak erreforma demokratikoak abiatu zituen, samitarrentzat batzarra eskainiz. Kola hirian urtean behin batzartzen ziren, Koladak Sobbar izenekoa. Errusiako Iraultza garaian desagertu zen ekimena.

XIX. mendearen amaiera eta XX. mendearen hasiera artean, bestela, mugimendu bat abian ipini zen Norvegian, Finnmark eta Troms konderrietan, Sami kultura eta hizkuntza mantentzeko helburuarekin. Per Fokstad eta Isak Saba izan ziren horretarako buruzagi nabarmenak, biak ala biak laboristak. Saba 1907an izan zen hautatutako lehenengo samia legebiltzar nazional batean historian. "Sámi soga lávlla" bere poema denborarekin musikatu eta samitarren abesti ofizialtzat hartu zuten.

1917an, lehenengo nazioarteko konferentzia samia antolatu zuten Trondheimen, Norvegia eta Suediako iparraldeko eta hegoaldeko herritarrak batuz. Elsa Laula Renberg eta Daniel Mortensson nabarmendu ziren ekimen honetan, biak ala biak hegoaldekoak. Elur-oreinen abeltzaintza arautzea auzi nagusien artean eduki zuten. Samitarren egun ofiziala otsailaren 6a da orduko biltzarra zela eta.

Sami Kontseilua bestela eratu zuten bigarren konferentzia eta gero, Karasjoken, Norvegian, 1956ko abuztuaren 18an.

LegebiltzarrakAldatu

 
Suediako sami legebiltzarra.

Finlandiako sami legebiltzarra 1996ko martxoaren 2an zabaldu zuten, orain arteko berriena. Aanaaren dago kokatuta eta 21 ordezkari ditu. Lau urtetik behin aukerazten dituzte Samien Lurraldeko udalerrietan.

Norvegiako sami legebiltzarra, aldiz, 1989ko urriaren 9an ipini zuten abian, Karasjoken. 39 ordezkari ditu, 4 urtetik behin egindako bozketen bidez 7 egoitzetan: Nuortaguovlu (Ekialdeko Norvegia), Ávjovarri (Goimendiak), Davveguovlu (Iparraldea), Gáiseguovlu (Lurralde menditsua), Viestarmearra (Mendebaldeko Itsasoa), Åarjiel-Saepmie (Hego Sápmi) eta Lulli-Norga (Hegoaldeko Norvegia). Finladian ez bezala, herrialde osoan zabaltzen dira.

Suediako sami legebiltzarra, azkenik, 1993ko abuztuaren 26an martxan ipini zuten. Kiruna da egoitza. Parlamentuak 31 ordezkari ditu, 4 urtetik behin bozkatutakoak, beste bi herrialdeetan bezala.

Kanpo estekakAldatu