Saltsa-perretxiko hori

Saltsa-perretxiko horia edo mendiko angula (Craterellus lutescens, lehen Cantharellus lutescens), Cantharellales ordenako onddo bat da.

Saltsa-perretxiko horia
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaCantharellales
FamiliaCantharellaceae
GeneroaCraterellus
Espeziea Craterellus lutescens
Fr., 1838
BasionimoaCantharellus lutescens
Mikologia
Araban bildutako saltsa-perretxiko horia.
 
eztenak himenioan
 
inbutu-formako txapela
 
himenioa dekurrentea da
 
hanka biluzik dago
 
espora kremak dauzka
 
edo izokin-koloreko esporak dauzka
 
saprobioa da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Deskribapena

aldatu

Perretxiko honek tronpeta itxura dauka, eta txapela arre laranjaxka edo gaztaina kolorekoa da. Himenioan tolesturak dauzka, markatuagoak goian eta gero eta lauagoak oinerantz jaistean, hori-laranja kolorekoak. Ez dago txapelaren eta oinaren arteko muga zehatzik, oinak ere kolore bera dauka. Oin zilindrikoa eta barrutik hutsa dauka.[1]

Lurzoru basikoetako pinudietan bizi da, batez ere Pinus sylvestris eta Pinus nigra espezieen azpian, ia beti goroldioz edo belarrez estalirik. Agertzen den tokietan, erruz agertzen da, eta sasoi bateko eguraldia bere garapenerako ona izan bada, toki batzuetan zoru osoa estaltzera irits daiteke.

Irailetik abendura sortzen da.

Jangarri gisa lehen nahiko baztertua bazegoen ere, azken aldian estimazio handia erdietsi du. Intsektuek ez diote erasaten, eta erraz lehortzen da.

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.

Kanpo estekak

aldatu