Salazar dorrea
Salazar dorrea izen bereko leinuak 1380 inguruan Portugaleten eraikitako dorretxea da. Herriko Alde Zaharrean kokatuta dago.
Salazar dorrea | |
---|---|
![]() | |
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea |
![]() |
Probintzia |
![]() |
Herria | Portugalete |
Koordenatuak | 43° 19′ 13″ N, 3° 01′ 02″ W / 43.32028°N,3.017179°WKoordenatuak: 43° 19′ 13″ N, 3° 01′ 02″ W / 43.32028°N,3.017179°W |
![]() | |
Historia eta erabilera | |
Berreraikuntza | 1958 - 1959 |
Eraikuntza | 1380 |
Suntsiketa | 1934 |
Arkitektura | |
Estiloa | arkitektura gotikoa |
Ondarea | |
EJren ondarea | 44 |
|
Hiribilduko probestua zen Otxoa Salazarrek harlangaitzez egindako eraikinak lehenengo solairuan espetxea eta bigarrenean etxebizitza zituen hasieran[1].
1934an anarkistek erre ondoren, hondakinak besterik ez ziren geratu eta liburutegia galdu zen. 1958 eta 1959. urteetan Joaquín Irizar arkitektoak berreraiki zuen. Gaur egun bi zatik osatzen dute multzoa: alde batetik, dorrea, eta bestetik, harresiaren zati bat, garai batean eraikina inguratzen zuen harresirena zena[2].
XX. mendearen bukaeran zaharberritua izan ondoren, bertan museo eta jatetxe bat jarri zituzten[3].
IruditegiaAldatu
Salazar dorrea eskuinean eta Andra Maria basilika ezkerrean.
ErreferentziakAldatu
Kanpo estekakAldatu
Artikulu hau Arkitekturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |