Saladinen hilobia
Saladinen hilobia. Al-Nāsir Salāh ad-Dīn Yūsuf ibn Ayyūb (kurdueraz, Selaheddîn Eyûbîen, arabieraz, صلاح الدين يوسف الأيوبي, hau da, Yusuf, Ayyub-en semea, mendebaldean Saladin bezala ezagunagoa (1138, Tikrit (Irak) - Damasko, 1193ko martxoaren 4) toki horretan lurperatua izan zen. Mausoleoa 1196an eraiki zen, Saladin hil eta hiru urte geroago.[1]
Saladinen hilobia | |
---|---|
Ancient City of Damascus | |
Kokapena | |
Herrialdea | Siria |
Siriako muhafazah | Damasko eskualdea |
Hiria | Damasko |
Koordenatuak | 33°30′44″N 36°18′21″E / 33.512111°N 36.305933°E |
Izena | Saladin I.a |
Arkitektura | |
Estiloa | Ottoman architecture (en) |
Lekua
aldatuHilobia Omeiatarren meskita ipar-mendebaldeko aldean dago kokatuta. Meskita hori (arabieraz, الجامع الأموي , al-Djāmī banī Umaya) edo Damaskoko Meskita Handia, hiri horretako garrantzitsuena da, munduko zaharrenetakoa.[2]
Ezaugarriak
aldatuBi hilobi ikus daitezke. Bat, jatorrizkoa, egurrezkoa da eta bertan Saladinen gorpuzkiak jasoak daude. Bestea, marmolezko sarkofagoa, Gilen II.a Alemaniakoak, Alemaniako kaiserra alegia, siriarrei oparitu zien.
Erreferentziak
aldatuIkus gainera
aldatuBibliografia
aldatu- Chauvel, Genevieve (2001). Saladino - El Unificador del Islam. Edhasa
- Baha al-Din Yusuf ibn Rafi ibn Shaddad, A Rare and Excellent History of Saladin. D.S. Richards. Burlington: Ashgate, 2001.
- Mohring, Hannes. Saladin: the Sultan and His Times. Baltimore, Maryland: The Johns Hopkins University Press, 2008.