Saint-Papoulgo abadetxea
Saint-Papoulgo abadetxea (frantsesez: 'Abbaye de Saint-Papoul') Frantziako San Benediktoren Ordenaren abadia da. Aude departamenduko Saint-Papoul herrian dago, Castelnaudary eta Carcasona hirietatik gertu, Okzitanian. Abadia 1846az geroztik monumentu historiko gisa sailkatuta dago, baita 2007an inskripzio gisa ere.[1]
Saint-Papoulgo abadetxea | |
---|---|
![]() | |
![]() | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | ![]() |
Frantziaren banaketa administratiboa | ![]() |
Eskualdea | ![]() |
Departamendua | ![]() |
Barruti | Carcassonneko barrutia |
Kantonamendu | canton of Castelnaudary-Nord |
Frantziako udalerri | Saint-Papoul |
Koordenatuak | 43°19′51″N 2°02′02″E / 43.330919°N 2.033813°E |
![]() | |
Historia eta erabilera | |
Elizbarrutia | Roman Catholic Diocese of Carcassonne-Narbonne (en) ![]() |
Izena | Papulus (en) ![]() |
Arkitektura | |
Estiloa | arkitektura erromanikoa |
Ondarea | |
Mérimée ID | PA00102891 |
Bisitariak urtean | 9.735 |
Historia
aldatuAbadia VIII. mendean sortu zen. Bere izena, Saint Papoul, III. mendean Okzitaniako Tolosako apezpikua izan zen Saturdi Tolosakoaren dizipulu batengandik dator. 1317an, Joan XXII.a aitasantuak Saint-Papoulgo gotzaintza sortu zuen. 1361n, Ehun Urteetako Gerra bitartean, mertzenarioek (routiers) abadetxea eraso zuten eta sakeatu zuten. Gotzaintza ezabatu zen eta parrokia eliza bihurtu zen. 1595ean protestanteek hartu zuten. XVII eta XVIII. mendeetan abadia zaharberritua izan zen eta apezpiku jauregia berreraikia.
Arkitektura
aldatuAbadia barruan eliz erromanikoa dago. Baiata ere klaustro interesgarria dauka non XII. mendean, Cabestanyko Maisuak kapitel batzuk egin zituen.
Iruditegia
aldatu-
Abadiaren absidea eta kanpandorrea. -
Dorrea eta elizako ate erromaniko zaharra, hormatuta. -
Aldarea. -
Kapitel: Daniel lehoien artean. -
Klaustroa.
Erreferentziak
aldatuKanpo estekak
aldatu- (Frantsesez):Abadetxearen webgune ofiziala.