Saint-Maloko Saint Vincent katedrala

Saint-Maloko Saint Vincent katedrala (frantsesez: Cathédrale Saint-Vincent-de-Saragosse de Saint-Malo) Bretainiako Saint-Malo hiriko katedral katolikoa da. Hueskako San Bizenteren katedrala da.

Saint Vincent katedrala
 Monumentu historikoa
Kokapena
Estatu burujabe Frantzia
Frantziaren banaketa administratiboa Metropolitar Frantzia
Defense and Security zone of FranceQ88521114
Eskualdea Bretainia
Departamendua Ille eta Vilaine
BarrutiSaint-Maloko barrutia
Frantziako udalerriSaint-Malo
Koordenatuak48°38′58″N 2°01′32″W / 48.6494°N 2.0256°W / 48.6494; -2.0256
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1108
Erlijioakatolizismoa
ElizbarrutiaRoman Catholic Archdiocese of Rennes (-Dol-Saint-Malo) (en) Itzuli
IzenaBizente Zaragozakoa
Arkitektura
ArkitektoaRaymond Cornon (en) Itzuli
Pierre Prunet (en) Itzuli
Leonce Reynaud (en) Itzuli
Alfred-Louis Frangeul (en) Itzuli
Thomas Poussin (en) Itzuli
Estiloaarkitektura erromanikoa
Arkitektura eklektikoa
Ondarea
Mérimée IDPA00090798 eta IA00131082
Kontaktua
Helbidearue de la Blatrerie
Webgune ofiziala

Historia aldatu

VII. mendeko eliza bat IX. mendean beste bat izan ziren tokian eraiki zen katedrala, Jean de Châtillon (1146-1163) Saint-Maloko apezpiku zela. XII mendekoak dira klaustroa, habeartea eta transeptua. XIII. mendean korua gehitu zitzaion eta dorrea 1422an bukatu zuten.

Hurrengo mendeetan atalak gehitu zitzaizkion eta gaur egungo aurrealdea 1722 eta 1773 artean egina da. Katedrala diozesi zabal baten egoitza zen baina 1801eko konkordatuak diozesiaren amaiera ekarri zuen eta lurrak Rennes, Saint-Brieuc eta Vanneseko apezpikuen esku gelditu ziren.

1944ko bonbardaketek Saint-Malo suntsitu egin zuten eta katedrala bera ere oso kaltetua gelditu zen. Berreraikitze lanak 1972 arte luzatu ziren. Raymond Cornon izan zen berrizte lanak aurrera eraman zituen arkitektua. Brontzezko aldare nagusia 1991eko abenduaren 8an sagaratu zen.

Tro Breizh aldatu

Bretainia sortu zuten zazpi santuen katedralak biltzen dituen erromes ibilbidea da. Santu hauek V. eta VI. mendeetan Armorika kristautu zuten monje zeltak izan ziren. Hauek dira zazpi hiriak eta santuak:

Iruditegia aldatu

Kanpo estekak aldatu