Saiberri

Euskal Herriko mendia

Saiberri, Lapurdin topa dezakegun mendia da.[1]

Saiberri
Datu orokorrak
Garaiera504
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak43°15′40″N 1°34′59″W / 43.261°N 1.583°W / 43.261; -1.583
MendikateaArxuriko mendilerroa
Estatu burujabe Frantzia
Frantziaren banaketa administratiboa Metropolitar Frantzia
Eskualdea Akitania Berria
Departamendua Pirinio Atlantikoak
Probintzia Nafarroa Beherea
Mendizaletasuna
MendikatMendikat

Ibanteli-Labeaga eta Arxuria mendi ospetsuen artean, mugako lerroari jarraiki, mendikate interesgarri bat zabaltzen da.

Soka honetako gainak ez dira oso nabarmenak, baina inguru ezin ederrago batean egonik, txango atsegin baterako aukera emanen digute, gainez gain ibiliz eta ikuspegi zabalez gozatuz. Bereziki aipatzekoak dira Arxuria eta Larrun mendien profilak eta Lapurdiko kostaldearen ikuspegia. Hurbil izanen ditugu Sarako harpeak, Etxalarko usategi sona handikoak eta hainbat monumentu megalitiko.

Idoieta, Lakain, Nabarlatsa, Eguzkieta eta Saiberri dira, hurrenez hurren, Lizarietako lepotik abiatuta bidean aurkituko ditugun gainak.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko Mendien Katalogoa 2007ko otsaila, 2009ko apirila, Euskal Mendizale Federazioa. Katalogo horretako toponimoek Euskaltzaindiaren Onomastika Batzordearen oniritzia dute. (EODA)
    Saiberri (Mendikat)

Kanpo estekak aldatu