Saguinus imperator

Saguinus imperator Saguinus generoko animalia da. Primateen barruko Callitrichinae azpifamilia eta Cebidae familian sailkatuta dago. Imperator izena eman zitzaion Gilen II.a Alemaniakoaren antza fisikoa zuelako[3]. Amazonasen arroan bizi dira, Peruko ekialdean, Boliviako iparraldean eta Brasilgo Acre eta Amazonas (estatua)ren mendebaldean[4].

Saguinus imperator
Tamarin portrait.JPG
Iraute egoera

Arrisku txikia (IUCN 3.1) [1]
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaMammalia
OrdenaPrimates
FamiliaCallitrichidae
Generoatamarin (en) Saguinus
Espeziea Saguinus imperator
Goeldi 1907[2]
Banaketa mapa
Emperor Tamarin area.png

S. imperatorren larrua batez ere grisa da, orban horixkekin bere paparrean. Eskuak eta oinak beltzak dituzte eta isatsa marroia. Bere ezaugarririk garrantzitsuena sorbaldak baino luzeagoa den bibotea da. 23-26 zentimetro arteko luzera dute, eta beste 35-41,5 zentrimetroko isatsa. Gehienez ere 500 gramoko pisua dute.

ErreferentziakAldatu

  1. (Ingelesez)Mammals - full taxonomy and Red List status Ugaztun guztien egoera 2008an
  2. Goeldi. (1907). 1907 Proc. Zool. Soc. Lond., 93 or..
  3. (Ingelesez) The Zoo | Emperor tamarin. . Noiz kontsultatua: 2017-07-02.
  4. Saguinus imperator (Black-chinned Emperor Tamarin, Emperor Tamarin). . Noiz kontsultatua: 2017-07-02.

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu