Sagar zopa
Sagar zopa lehen osagai gisa sagarra erabiliz prestatutako zopa da. Sagarrak purean, xerratan edo egosi eta osorik erabil daitezke.[1] Prestaketa batzuetan tipula, azenarioa eta kalabaza erabiltzen dira. Errezeta batzuek oilasko edo barazki salda erabiltzen dute; beste batzuek ura edo sagardoa erabiltzen dute. Osagai gehigarriak gehi daitezke gustuaren arabera, hala nola, kanela, limoi zukua, azukrea, jengibrea, curry hautsa, gatza eta piperra.
Sagar zopa | |
---|---|
fruit soup (en) eta janari | |
Osagaiak | sagarra |
Batzuetan hamaiketako gisa zerbitzatzen da. Sagar zopa, bestetik, gaixoak elikatzeko plater gisa erabili izan da; horrela izan zen Estatu Batuetan, 1900eko hamarkadaren inguruan.[2]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Rumble, V.R. (2009). Soup Through the Ages: A Culinary History with Period Recipes. McFarland & Company, Incorporated. 199 or. ISBN 978-0-7864-5390-0. [1]
- ↑ Roper, C.C.L. (1914). Scientific Feeding. R.S. Kitchener, printer. 237 or. [2]