Sabelio (Zirenaika, II. mendea.) kristau heretikoa izan zen. Erroman zegoela, monarkianismo izeneko doktrina onartu eta zabaldu zuen. Doktrina horren arabera, Hirutasun Santua osatzen duten Aita, Semea eta Espiritu Santua pertsona bakar eta bera dira, hiru molde desberdinetan azaltzen direnak. Kalisto I.ak eskumikatu zuen 217. urtean. 381. urtean, Konstantinoplako I. kontzilioan, berriro ere kondenatu zituzten Sabelliusen dotrinak.

Sabelio
Bizitza
JaiotzaII. mendea
Herrialdea Libia
HeriotzaIII. mendea ( urte)
Hezkuntza
Hizkuntzaklatina
Jarduerak
Jarduerakteologoa

XVI. mendearen hasieran, erreformaren garaian, Miguel Servet ideia haien alde agertu zen, eta XVIII. mendean doktrina haren araberako kristau-eliza berri bat sortu zuen Emmanuel Swedenborg mistiko suediarrak.

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu