SWIFT
Society for Worldwide Interbank Financial Telecommunication (SWIFT), ofizialki S.W.I.F.T. SC, belgikar kooperatiba da, nazioarteko ordainketak egiteko sistema bat kudeatzen duena. La Hulpen du egoitza, eta haren bitartez konektatzen dira mundu osoko 11.000 finantza erakunde. Egunero, bankuen arteko 40 milioi operazio inguru ziurtatzen dira SWIFT erabiliz: diru igorpenak, ordainketa berrespenak, dibisa trukeak, salerosketak... Banku sistemaren Whatsapp deitu izan diote. Errusiako Gobernuak Luhanskeko eta Donetskeko errepublika matxinoak ofizialki onartu zituen egunean bertan, Mendebaldeko enpresek 700 milioi euroren erosketak egin zituzten Errusian, hidrokarburoak, metalak, elikagaiak eta beste lehengaiak.[1] Horretarako banku bakoitzak ISO 9632 nazioarteko kode bat du.
SWIFT | |
---|---|
Datuak | |
Izen laburra | SWIFT |
Mota | erakundea |
Jarduera sektorea | telecommunications (en) |
Herrialdea | Belgika |
Jarduera | |
Kidetza | OpenAPI Initiative (en) |
Enplegatuak | 3.240 (2023ko abenduaren 31) |
Ekoizpena | SWIFT message types (en) |
Erabiltzen du | |
Agintea | |
Egoitza nagusi | |
Egoitza nagusi | |
Legezko forma | cooperative society (en) |
Ekonomia | |
Diru-sarrerak | 1.024.000.000 € (2023) |
Historia | |
Sorrera | 1973ko maiatzaren 3a |
Jasotako sariak | BigBrotherAwards (2006) |
webgune ofiziala |
- Artikulu hau Ordainketa-bitartekoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Swift (argipena)».
Historia
aldatuSwift Bruselan sortu zen 1973an, Carl Reuterskiöld lehen zuzendari nagusiaren gidaritzapean[2] eta 239 bankuren babesarekin 15 herrialdetan. Finantza-transakzioetarako estandar komun bat ezartzen lagundu zuen, baita datu partekatuak prozesatzeko sistema bat eta mundu mailako telekomunikazio-sare bat ere. Funtsezko eragiketa-prozedurak, erantzukizunak definitzeko arauak eta abar 1975ean ezarri zituzten, eta lehen SWIFT mezua 1977an bidali zuten.
John N. Dalton Virginiako orduko gobernadoreak 1979an inauguratu zuen Estatu Batuetako lehen SWIFT Operazio Zentroa.
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Zer da SWIFT?» Berria 2022-02-26 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
- ↑ SWIFT. SWIFT History. .