SMTP edo Simple Mail Transfer Protocol (Posta transferentziarako protokolo sinplea) gailu ezberdinen artean posta mezuak elkartrukatzeko protokoloa da. Hasiera batean testu formatugabea baino onartzen ez zuen arren, zenbait aldaketa izan ditu denboran zehar, orain formatudun testua eta erantsitako fitxategiak gehitzea ahalbidetzen duelarik. Bezero-zerbitzari ereduan oinarrituta dago. Normalean 25 portua erabiltzen du konexioa egiteko.

Komunikazio adibidea aldatu

Lehenik eta behin, bezero eta zerbitzariaren artean konexioa egin beharra dago. Hau posta-bezero batekin edo Telnet bezero baten bidez egin daiteke.

        Zerbitzaria:    220 www.domeinua.com ESMTP
        Bezeroa:        HELO
        Zerbitzaria:    250 Hello, please meet you
        Bezeroa:        MAIL FROM: ni@domeinua.com
        Zerbitzaria:    250 Ok
        Bezeroa:        RCPT TO: hartzailea@domeinua.com
        Zerbitzaria:    250 Ok
        Bezeroa:        DATA
        Zerbitzaria:    354 End data with <CR><LF>.<CR><LF>
        Bezeroa:        Subject: Mezuaren izenburua
        Bezeroa:        From: ni@domeinua.com
        Bezeroa:        To: hartzailea@domeinua.com
        Bezeroa:        
        Bezeroa:        Kaixo,
        Bezeroa:        Hau proba bat da.
        Bezeroa:        Agur.
        Bezeroa:        .
        Zerbitzaria:    250 Ok: queued as 12345
        Bezeroa:        quit
        Zerbitzaria:    221 Bye

Goiko adibidean oinarrizko aginduak ikus daitezke:

  • HELO: Zerbitzarian saioa hasteko.
  • MAIL FROM: igorlea nor den adierazteko.
  • RCPT TO: jasotzailea nor den adierazteko.
  • DATA: mezuaren hasiera adierazteko, eta berau puntu bat soilik duen lerro bat aurkitutakoan amaituko da.
  • QUIT: Saioa amaitzeko.


Zerbitzariaren erantzunak mota ezberdinetakoak izan daitezke:

  • 2XX: Baiezko erantzuna.
  • 3XX: Denbora baterako baiezko erantzuna.
  • 4XX: Errore erantzuna. Agindua errepikatu arte itxarongo du.
  • 5XX: Errore erantzuna.

Zerbitzariak puntuaren bidez mezuaren amaiera jasotzen duenean, honako bi aukera hauek ditu:

  • Jasotzailea domeinu berekoa baldin bada, gorde.
  • Beste zerbitzari batera bidali, jasotzailearen domeinuko zerbitzariak jaso dezan.

Kanpo estekak aldatu