Rylan Wiens

kanadar jauzilaria

Rylan Wiens (Calgary, 2002ko urtarrilaren 2a) jauzietan lehiatzen den kirolari kanadarra da. 10 metrotako plataforman espezializaturik dago eta brontzezko domina bat eskuratu zuen Parisko 2024ko Olinpiar Jokoetan[1].

Rylan Wiens
Bizitza
JaiotzaCalgary2002ko urtarrilaren 2a (22 urte)
Herrialdea Kanada
Jarduerak
Jarduerakjauzilaria
Altuera172 zentimetro

Instagram: rylanwiens Edit the value on Wikidata

Ibilbidea

aldatu

Nazioarteko debuta 2018an egin zuen Commonwealth Jokoetan[2]. 2022koetan zilarrezko bi domina eskuratu zituen[3][4] eta urte berean Budapesten jokaturiko munduko txapelketan brontzezkoa Nathan Zsombor-Murrayrekin batera 10 m-ko plataforma sinkronizatuan.

2024ko Udako Olinpiar Jokoetan brontzezko domina eskuratu zuen 10 m-ko plataforma sinkronizatuan, berriz ere Zsombor-Murrayrekin[1].

Palmaresa

aldatu
Udako Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2024   Paris   10 m-ko plataforma sinkronizatua
Munduko txapelketak
Urtea Lekua Domina Proba
2022   Budapest   10 m-ko plataforma sinkronizatua
Munduko Kopa
Urtea Lekua Domina Proba
2021   Tokio   10 m-ko plataforma
Commonwealth Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2022   Birmingham   10 m-ko plataforma
2022   Birmingham   10 m-ko plataforma sinkronizatua
Panamerikar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2023   Santiago   10 m-ko plataforma sinkronizatua

Erreferentziak

aldatu
  1. a b (Ingelesez) «Canada's Zsombor-Murray, Wiens win bronze medal in men's synchronized diving» CP24 2024-07-29 (Noiz kontsultatua: 2024-07-29).
  2. (Ingelesez) «Rylan Wiens» Team Canada - Official Olympic Team Website 2021-07-02 (Noiz kontsultatua: 2024-07-29).
  3. (Ingelesez) «Birmingham 2022 Results» results.birmingham2022.com (Noiz kontsultatua: 2024-07-29).
  4. (Ingelesez) «Birmingham 2022 Results» results.birmingham2022.com (Noiz kontsultatua: 2024-07-29).

Kanpo estekak

aldatu