Gibelberde ilun

Russula parazurea» orritik birbideratua)

Gibelberde iluna (Russula parazurea) Russulaceae familiako zapore oneko onddo jangarria da, baina oso hauskorra.[1] Ohikoa da Euskal Herrian. Russula grisea-aren taldekoa da.

Gibelberde iluna
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaRussulales
FamiliaRussulaceae
GeneroaRussula
Espeziea Russula parazurea
Gibelberde iluna.

Deskribapena aldatu

Kapela: 3 eta 7 cm arteko diametrokoa, lehenik ganbila, gero lau-unbilikatua, ertza luzaro makurtuta. Kolore askotakoak: urdin-berdexka iluna, marroiz zikindutako gris-oliba kolorekoa, baina erdigunean gris-lilatik arre-arrosara. Azal bereizgarria, mehea, lehorra eta matea. Ertza ildaskatua ale zaharretan.

Orriak: Nahiko estu, berdinak, erdi-libreak, hauskorrak, lehenengo zurixkak, gero kremak.

Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.

Hanka: Zuria, leuna, zilindriko samarra, aurrena betea eta gero barnehutsa.

Haragia: Sendoa, trinkoa, hauskorra, zurixka, baita azalaren azpian ere. Zapore leuna, pixka bat mina orrietan, usain ahula. Sulfato ferrosorekin, nahiko azkar erreakzio arrosa-marroia ematen du; motela eta ahula “gayac”- arekin.[2]

Etimologia: Latinetik dator russula hitza, russus-etik, gorriaren txikigarritik: apur bat gorrixka, kolore gorria daukatelako russula generoko espezie askok. Parazurea epitetoa berriz grekotik dator, “hurbiletik”, azureus-en hurbilekoa.

Jangarritasuna aldatu

Jangarria[3]

Nahasketa arriskua aldatu

Russula anatina espeziarekin, hostozabaletan ateratzen da eta kapela gris-berde-oliba kolorekoa du. Russula grisea perretxikoarekin ere bai, urdin-altzairu koloretik gris-urdinkarara doana.[4]

Sasoia eta lekua aldatu

Udazkeneko espeziea da, eta hostozabaletan eta koniferetan ateratzen da.[5]

Banaketa eremua aldatu

Europa, Ameriketako Estatu Batuak, Kanada eta Turkia.

Galeria aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 488 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 392 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  4. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 128 or. ISBN 84-505-1806-7..
  5. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 58 or. ISBN 282-0865-4..

Kanpo estekak aldatu