Russula anatina Russulaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Jangarria, baina ez da sukaldaritzan preziatua.

Russula anatina
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaRussulales
FamiliaRussulaceae
GeneroaRussula
Espeziea Russula anatina
Romagn., 1967

Sinonimoa: Russula palumbina.

Deskribapena aldatu

Kapela: Neurri ertainekoa, pixka bat hondoratua, flexuosoa, hasieran geruza oso opakuarekin eta tomentuduna; ertzean erraz pitzatzen da, ondoren leuna eta distiratsua. Gris-berdexka-brontze kolorekoa, zurbila erdira eta horixka; baita ertzerantz distira lilak eta berde-oliba ilun kolorekoak ere.

Orriak: Estuak eta estu, ia dekurrenteak. krema argi kolorekoak.

Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.

Hanka: 4 eta 8 cm bitarteko garaierakoa eta 0,8 eta 1,5 cm bitarteko lodierakoa, zuria eta zimur fin-finekin, zilindrikoa.

Haragia: Usaingabea eta zapore gozokoa.[2]

Etimologia: Latinetik dator Russula hitza, russus-etik, gorriaren txikigarritik: apur bat gorrixka, kolore gorria dutelako Russula generoko espezie askok. Anatina epitetoa ere latinetik dator, ahate, esan nahi duen "anas" hitzetik. Koloreagatik.

Jangarritasuna aldatu

Jangarria.[3]

Nahasketa arriskua aldatu

Espezie hau Russula parazurea edo Russula cutefracta delakoekin nahas daiteke, kapelaren koloreagatik eta noizean behin pitzatu egiten zaiolako.

Sasoia eta lekua aldatu

Udan eta udazkenean. Hostozabalen basoetan. Ez da oso ohikoa.

Banaketa eremua aldatu

Mendebaldeko Europa, Islandia.[4]

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 58 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 333 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. Russula anatina: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak aldatu