Russula fragrantissima

Russula fragrantissima Russulaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Russula fragrantissima
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaRussulales
FamiliaRussulaceae
GeneroaRussula
Espeziea Russula fragrantissima
Romagn., 1967
Banaketa mapa

Deskribapena

aldatu

Kapela: 6 eta 15 cm bitarteko diametrokoa, mamitsua eta trinkoa, hasieran globo itxurakoa eta poliki-poliki zabaldua, irregularra eta unbilikatua. Ertza bat egindakoa, mehea eta ildaskatua. Kapelaren azala osta-osta bereizten dena, lubrifikatuz, hori-okre antzeko kolorekoa arre-arrosaz zikindua.

Orria: Berdinak, estu eta zainekin, nahiko zabalak libreak, hauskorrak, krema zurbil kolorekoak orban arre-gorrixka kolorekoekin eta oinaren inguruan isla arrosekin.

Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.

Hanka: 4 eta 10 cm bitarteko garaierakoa eta 1,5 eta 3 cm bitarteko diametrokoa, argi eta garbi latza, zuria, arrea, zahartzean edo manipulatzean.

Haragia: Nahiko trinkoa eta lodia, nahiz eta oso hauskorra, zurixka, oxidazioaren ondorioz tonu okre antzekoak hartzen ditu. Usain handia eta oso atsegina, anisaren eta almendra mingotsen nahasketa. Zaporea, pikantea argi eta garbi murtxikatu ondoren. Erreaktiboak: Guayaco: bizkorra eta kementsua (G); sulfato ferroso: arrosa ertaina; potasa: okre-horixka.[2]

Etimologia: Latinetik dator Russula hitza, russus-etik, gorriaren txikigarritik: apur bat gorrixka, kolore gorria dutelako Russula generoko espezie askok.

Jangarritasuna

aldatu

Ez da jangarria.[3]

Nahasketa arriskua

aldatu

Russula illota, Russula laurocerasi, Russula praetervisa eta atal bereko beste espezie batzuetatik oso hurbil dagoen espeziea da, baina identifikatzeko erraza, gozotegiak gogorarazten dituen bere usain atsegin eta biziagatik.

Sasoia eta lekua

aldatu

Udazkenean. Hostozabalen azpian hazten den Mediterraneoko espeziea.[4]

Banaketa eremua

aldatu

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Alaska, Mexiko, Mendebaldeko Europa.[5]

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 118 or. ISBN 84-505-1806-7..
  3. (Gaztelaniaz) AVM Asociacion Vallisoletana de Micologia 1986.
  4. (Gaztelaniaz) Velazquez Vergara José Ignacio, Suarez Gil Angela. (2009). Catalogo micológico. Banco de setas.
  5. Russula fragrantissima: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

aldatu