Russula curtipes Russulaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Jangarria.

Russula curtipes
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaRussulales
FamiliaRussulaceae
GeneroaRussula
Espeziea Russula curtipes

Deskribapena aldatu

Kapela: 5 eta 12 cm bitarteko diametrokoa, ganbila, gero erdian hondoratua, etengabe gorri-ardo kolorekoa, gorri-arrea edo indiar gorria, askotan, gutxienez erdian, okre-arrez lausotua. Hezean geruza glutinoso batekin, lehorra eguraldi lehorrarekin, opakua, bereizteko zaila, ez oso lodia.

Orriak: Hasieran zurixkak, gero okre argiak, baina inoiz ez gorringo kolorea; soberakin gutxirekin, luze ahurrak, ondoren, beti oinean biribilduak eta sinuaduak, zabalak, zabal.

Hanka: 4 eta 6 cm bitarteko garaierakoa eta 1 eta 1,5 cm bitarteko lodierakoa, laburra, solidoa, azkenik gogorra, zuria inoiz ez arrosaz lausotua, oinarrira mehetua.

Haragia: Zuria, trinkoa, zapore gozoa eta ogi usain arina. Erreakzioak: sulfato ferroso-rekin: haragi kolorea; guaiako-rekin: azkenean berdea; fenol-arelin: gorri-arre zikina.[2]

Etimologia: Latinetik dator Russula hitza, russus-etik, gorriaren txikigarritik: apur bat gorrixka, kolore gorria dutelako Russula generoko espezie askok. Curtipes epitetoa ere latinetik dator, motz, esan nahi duen "curtus" hitzetik eta oin, esan nahi duen "pes" hitzetik. Normalean oin laburra izaten duelako

Jangarritasuna aldatu

Jangarria.[3]

Nahasketa arriskua aldatu

Russula romellii eta Russula mairei espezien antzekoa da, baina desberdina.

Sasoia eta lekua aldatu

Udan eta udazkenean. Pagoen basoetan.

Banaketa eremua aldatu

Europa, Ameriketako Estatu Batuak, Errusia, Maroko, India.[4]

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 66 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 342 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)...
  4. Russula curtipes: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak aldatu