Russula azurea Russulaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Jangarria, Russula virescens eta Russula cyanoxantha perretxikoek baino pixka bat kalitate gutxiago du.

Russula azurea
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaRussulales
FamiliaRussulaceae
GeneroaRussula
Espeziea Russula azurea
Bres., 1882

Deskribapena

aldatu

Kapela: Txikia. 4 eta 8 cm bitarteko diametrokoa, ganbila baina berehala zabaltzen da, hondoratua, titi diskoide batekin, erregularra, ertz sotila, ia leuna. Kapelaren azala zati batean bereizgarria, opakua, eta pixka bat pruinadun-pikortsua. Urdin-more aldakor kolorekoa, urdin argitik itsas-urdinera, purpura, more-grisa edo oliba kolorekoa …, erdia apur bat ilunagoa.

Orriak: Aldatzen ez den zuri garbi kolorekoak, adnatuak, estu, urkilatuak, nahiko zabalak, ertzean sardexka forman.

Hanka: Motza, 4 eta 8 cm bitarteko garaierakoa, erregularra, batzuetan oinarrian loditua, zuri garbia, distiratsu samarra.

Haragia: Trinkoa, hauskorra ez, zuria, usaingabea, zapora gozokoa, atsegina. Sulfovanilina erreaktiboarekin urdin kolorea hartzen du eta sulfato ferrosorekin laranja kolorea. Espora-jalkina zuria.[2]

Etimologia: Latinetik dator Russula hitza, russus-etik, gorriaren txikigarritik: apur bat gorrixka, kolore gorria dutelako Russula generoko espezie askok. Azurea epitetoa ere latinetik dator, urdin esan nahi duen “azuraus” hitzetik. Kapelaren koloreagatik.

Jangarritasuna

aldatu

Erdipurdiko jangarria.[3]

Nahasketa arriskua

aldatu

Identifikazioa: urdin-morea orriak eta hanka zuriak, haragi trinkoa, zapore atsegina. Russula anatina handiagoa da, orri horixkak ditu (ez zuriak), isla lila-berdexkak.[4]

Sasoia eta lekua

aldatu

Uztailetik urrira. Mendiko koniferoetan: izei gorrietan (Picea excelsa), pinuetan.[5]

Banaketa eremua

aldatu

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Europa, Errusia, Himalaiako eremua, Txina, Taiwan, Japonia.[6]

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 121 or. ISBN 84-505-1806-7..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 385 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
  5. (Gaztelaniaz) Velazquez Vergara José Ignacio, Suarez Gil Angela. (2009). Catalogo micológico. Banco de setas.
  6. Russula azurea: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

aldatu