Ruslan Albertovitx Zakharov, (errusieraz Руслан Альбертович Захаров, Gorki , SESB , 1987ko martxoaren 24a ) atleta errusiarra da, izotz gainean abiadurako patinajean lehiatzen dena, pista luze eta pista motzeko modalitateetan[ 1] .
2010 eta 2022 urteen artean, Neguko hiru Olinpiar Jokotan hartu zuen parte bi domina lortuz, urrezkoa Sotxin 2014an 5.000 metroko erreleboko pista motzeko proban eta zilarrezkoa Pekinen 2022an , ROC taldea ordezkatzen, taldekako jazarpenean Daniil Aldoxkin eta Sergei Trofimov -ekin batera[ 1] . Kontuan izan, NOBek (Nazioarteko Olinpiar Batzordea) ezarritako zigorra zela medio, Tokioko 2022ko Neguko Olinpiar Jokoetan , errusiar kirolariek ezin izan zutela Errusiaren izenean esku hartu eta ROCen (Russian Olympic Committee) izenean eta banderapean lehiatu zirela.
2020 eta 2021ean, bi brontzezko domina irabazi zituen Banakako Distantziako Abiadura-patinajeko Munduko Txapelketan, eta Banakako Distantziako Abiadura-patinajeko Europako Txapelketan ere, brontzezko bi domina lortu zituen 2018 eta 2022an[ 1] [ 2] .
Munduko Txapelketako podiumak
aldatu
Garaia
Proba
Emaitza
2018–2019
Irteera masiboa
03 !