Rugosomyces chrysenteron

Rugosomyces chrysenteron Lyophyllaceae familiako onddoa da. Espezie honen txapela ganbil eta hemisferiko tartekoa da.[1] Ez du interes gastronomikorik.

Rugosomyces chrysenteron
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaLyophyllaceae
GeneroaCalocybe
Espeziea Calocybe chrysenteron
Singer, 1962

Sinonimoak: Agaricus chrysenteron, Gyrophila chrysentera, Lyophyllum chrysenteron, Calocybe chrysenteron, Tricholoma chrysenteron.

Deskribapena

aldatu

Kapela: 2 eta 4 cm bitarteko diametrokoa. Lau-hondoratua, titiduna, kolore hori eder batekoa edo hori-okre antzekoa; hasieran ertza pixka bat beherantz biribildua.

Orriak: Nahiko estu, zabalak, hasieran emarginatuak, ondoren koska batez dekurrenteak, hori-urre kolorekoak, ertz krenulatua eta kapelaren kolorekoak.

Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.

Hanka: 5 eta 8 cm bitarteko garaierakoa. Zilindrikoa, oinarrirantz apur bat loditua, betea gero barnehutsa, horia, oinarrian feltro zuriarekin.

Haragia: Hori-berdexka kolorekoa, irinaren usainarekin edo pixka bat frutarenarekin; zaporea hasieran gozoa gero mikatza.[2]

Etimologia: Calocybe terminoa grekotik dator eta kapela edo buru eder batekin esan nahi du. Chrysenteron epitetoa, urrea, esan nahi duen, grekozko "krysos" hitzetik eta barrua, esan nahi duen, grekozko "enteron" hitzetik dator. Bere haragi horiagatik.

Jangarritasuna

aldatu

Ezezaguna.[3]

Nahasketa arriskua

aldatu

Alde guztietan kolore horia duelako ezagutzen da.

Sasoia eta lekua

aldatu

Udazkenean. Humusean aberatsak diren hostozabal eta koniferoen basoetan, pinu-orratzen eroritako tapizetan edo usteltzen ari diren hostoen artean; taldekoia. Oso urria.[4]

Banaketa eremua

aldatu

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Europa, Kaukasia, Errusia, Kazakhstan.[5]

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 168 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, orria 355 . ISBN:84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.).
  4. (Gaztelaniaz) Sociedad micológica Barakaldo. Investigación y divulgación de la micologia.
  5. Calocybe chrysenteron: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

aldatu