Rozalia Galiyeva

Errusiar gimnasta artistikoa

 

Rozalia Galiyeva
Bizitza
JaiotzaOlmaliq (en) Itzuli1977ko apirilaren 28a (46 urte)
Herrialdea Errusia
Hezkuntza
Hizkuntzakerrusiera
Jarduerak
Jarduerakgimnasta artistikoa
Altuera150 zentimetro
Jasotako sariak

Olympic.org: rozalia-galiyeva Edit the value on Wikidata

Rozaliya Galíyeva (Olmaliq, Uzbekistan, 1977ko apirilaren 26a) gimnasta artistiko uzbeka da, 1992an taldekako lehiaketako txapeldun olinpikoa.[1][2]

Kirolari ibilbidea aldatu

Sobietar Batasunaren ordezkaria aldatu

1991ko Indianapolisko Munduko Txapelketan, urrezko domina eskuratu zuen taldekako lehiaketan, Estatu Batuen eta Errumaniaren aurretik. Taldekideak Svetlana Boginskaya, Tatiana Gutsu, Tatiana Lysenko, Oksana Txuusovitina eta Natalia Kalinina izan ziren.

Talde bateratuaren ordezkaria aldatu

Sobietar Batasuna 1991n banandu zenean, kide ziren herrialdeek kirol-ekitaldietan elkartuta jarraitu zuten, Talde Bateratua izenarekin; hala, Rozaliyak gimnastak urrea eskuratu zuen Bartzelonako 1992ko Olinpiar Jokoetan, taldekako lehiaketan, Errumania eta Estatu Batuen aurretik.

Errusia ordezkatuz aldatu

1996ko Atlantako (Estatu Batuak) Olinpiar Jokoetan taldekako zilarra eskuratu zuen, Estatu Batuen ondoren eta Errumaniaren aurretik. Taldekide hauek zituen: Yevgeniya Kuznetsova, Jelena Grosheva, Jelena Dolgopolova, Svetlana Khorkina, Dina Kochetkova eta Oksana Liapina izan ziren

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu