Jelena Grosheva
Errusiar gimnasta artistikoa
(«Elena Grosheva» orritik birbideratua)
Jelena Grosheva (edo Elena Grosheva; Yaroslavl, Errusiako Sobietar Errepublika Sozialista, 1979ko apirilaren 12a) errusiar gimnasta artistikoa da. 1996an txapeldunorde olinpikoa eta 1997an munduko txapeldunordea izan zen, betiere taldekako lehiaketan.[1][2]
Jelena Grosheva | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Jaroslavl, 1979ko apirilaren 12a (45 urte) | ||
Herrialdea | Errusia | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | errusiera | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | gimnasta artistikoa | ||
Parte-hartzailea
| |||
Jasotako sariak | |||
Kirolari ibilbidea
aldatu- 1994ko Munduko Txapelketan, taldekako lehiaketan brontzea eskuratu zuen, Errumaniaren eta Estatu Batuen ondoren. Taldekideak: Svetlana Khorkina, Dina Kochetkova, Jelena Lebedeva, Oksana Fabrichnova, Evgenia Roschina eta Natalia Ivanova izan ziren.
- 1996ko Atlantako (Estatu Batuak) Olinpiar Jokoetan taldekako zilarra eskuratu zuen, Estatu Batuen ondoren eta Errumaniaren aurretik. Taldekideak: Yevgeniya Kuznetsova, Rozalia Galiyeva, Elena Dolgopolova, Svetlana Khorkina, Dina Kochetkova eta Oksana Liapina izan ziren.
- 1997ko Lausanako Munduko Txapelketan, taldekako zilarra eskuratu zuen. Errumaniaren atzetik eta Txinaren aurretik geratu zen. Taldekideak: Svetlana Khorkina, Jelena Produnova, Svetlana Bakhtina, Yevgeniya Kuznetsova eta Jelena Dolgopolova izan ziren.