Rosamond Lehmann (Bourne End, Buckinghamshire, Ingalaterra, 1901eko otsailaren 3a - Londres, 1990eko martxoaren 12a) britainiar eleberrigilea izan zen.

Rosamond Lehmann

Bizitza
JaiotzaBourne End (en) Itzuli1901eko otsailaren 3a
Herrialdea Erresuma Batua
HeriotzaLondres1990eko martxoaren 12a (89 urte)
Familia
AitaR. C. Lehmann
AmaAlice Marie Davis
Ezkontidea(k)Leslie Runciman, 2nd Viscount Runciman of Doxford (en) Itzuli  (1923ko abenduaren 20a -
Wogan Philipps, 2nd Baron Milford (en) Itzuli  (1928ko azaroaren 21a -
Bikotekidea(k)
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaGirton College (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea, eleberrigilea, itzultzailea eta antzerkigilea
Jasotako sariak

IMDB: nm1040657 iTunes: 508247103 Edit the value on Wikidata

Aita idazlea zuen, eta amak historiari buruzko ikerketa garrantzitsuak egin zituen. Rosamonden arreba bat antzezle ospetsua izan zen, eta anaia idazlea. Hamazazpi urte zituela, Cambridgera joan zen ikasketak egitera. Garai horretakoa da Hautsa (1927) lana; Judith Earle gazteak bere harremanetan izan zituen esperientzia mingarriak kontatzen ditu. Lan hark berehala eman zion ospea. Bigarren eleberria 1930ean argitaratu zen: Musika ohar bat. Lan horretan axolagabetasunean bizi diren bi bikoteren erreakzioak azaltzen ditu. 1932an Dantzara gonbidapena argitaratu zuen; lehenengo aldiz dantza batera gonbidatzen duten neska baten zirrarak agertzen ditu. Eleberri horri jarraipena eman zion Bihozgabetasunak lanarekin: aurreko eleberriko protagonista ezkondu egiten da, eta ezkontzak huts egin ondoren, ezkondurik dagoen adiskide baten maitale bihurtzen da. Balada eta iturria (1944) eleberri ederrean, neskatxa baten begiradaren bidez, ondoko etxeko familiaren gorabeherak kontatzen ditu. 1958an Lehmannen alaba, Sally, hil egin zen, poliomielitisak jota. Gertaera izugarri horren ondoren, esperientzia psikologiko gogorrak bizi izan zituen idazleak, eta Beltxarga egunsentian: barne bizitzaren atalak lanean ezagutarazi zituen. Parapsikologiari buruz sortu zitzaion interesak idazketatik urrundu zuen, eta 1976an idatzi zuen azkeneko liburua, Itsasoko zuhaitza.

Erreferentziak aldatu