Rosa Cortés (Vélez-Rubio, Granadako Erresuma, 1726 inguruan –1753?) emakume ijito espainiarra izan zen. Zaragozako Misericordia Etxean 1753an egindako ihesaldiaren buru. 2019an Rosa Cortés Plataforma sortu zen ijitoen memoriaren defentsa aldarrikatzeko.

Rosa Cortés
Bizitza
JaiotzaVélez-Rubio, 1726
Herrialdea Espainia
Heriotzaezezaguna (297/298 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak

Biografia

aldatu

Ensenadako markesak agindutako 1749ko Ijitoen Sarekada Handian harrapatu zuten, ijito herria desagerrarazteko xedea zuena. Cortés Ginés Fernándezekin ezkonduta zegoen, Ferroletik La Carracako artsenalera atxikia, ustez 1752an eraila, 1753an Cortés alarguna zela baieztatu baitzuen [1]

Espetxeratu izan zen Almeriako Alkazaban, 7 urtetik beherako emakume eta umeekin batera. Ondoren, Granadako Alhambrara bidali zuten, eta geroago Malagara, non Ensenadako markesak emakumeentzako "gordailu" bat sortu nahi izan zuen, hau da, behin betiko destinoa emateko zain dagoen kontzentrazio gunea. Bi urteko konfinamentua eta gero, oraindik Palentziako eta Malagako biltegietan zeuden emakume guztiak Zaragozako Misericordia Etxera eraman zituzten. Lekuz-aldatzea itsasontziz, gurdietan eta oinez egin zen.[1]

Etxeko lurretan galeria berri bat eraiki zen, ijitoak hartzeko soilik. Misericordia Etxera iristean, emakumeek uko egin zioten bertara sartzeari eta aire zabaleko patioan geratzea exijitu zuten, osasun baldintza tamalgarriak zituen kuartela baitzen.[2]

Ihes saiakera asko egin zituzten. Nabarmenena, 1753ko urtarrilean gertatu zen, Rosa Cortés buru, horman zulo bat zabaldu zuen, iltze batekin eta urarekin.[3] 52 ijitok ihes egin zuten, baina gehienak bueltan harrapatu zituzten, zaldun bat kasualitatez ikusi baitzituen.[4]

Atxilotutakoetako bat izan zen Cortés, horrela kontatu zuen ihesaldiaren nondik-norakoak.[1] 1753ko martxoaren 31tik aurrera ez da aurkitu hari buruzko informazio gehiagorik.[1]

Aitortzak

aldatu
  • 2019an, Rosa Cortés Plataforma sortu zen bere figura eta Sarekada Handia jasan zuten emakumeen memoria aldarrikatzeko.[5] 2020ko urtarrilaren 18an, plataforma honek Errioxako Ijito Elkarteen Federazioarekin batera, Ezor Roma, Logroñoko Errioxako Ilustreen iturriaren aurrean egindako elkarretaratzean parte hartu zuen "ijitoen memoria" defendatzeko. [6]
  • 2020an, Rosa Cortések zuzendutako Zaragozako Misericordia Etxeko ihesaren istorioa Resistencias Gitanas liburuan jaso zuten Silvia Agüero eta Nicolás Jiménez ijitoen aurkako arrazakeriaren aurkako ekintzaileek.[3]

Erreferentziak

aldatu
  1. a b c d Martínez, Manuel Martínez. (10 de enero de 2020). «Historia de los gitanos españoles: ROSA CORTÉS. POR LA REPARACIÓN HISTÓRICA DEL PUEBLO GITANO» Historia de los gitanos españoles.
  2. Gómez Urdáñez, José Luis. [http://gomezurdanez.com/carcelmujeres.pdf?i=1 «La Real Casa de Misericordia de Zaragoza, cárcel de gitanas (1752 -1763)»] Universidad de La Rioja.
  3. a b Ouled, Youssef. (2021-01-16). «"Todo lo que se ha dicho sobre gitanos ha sido escrito por payos y no se cuestiona"» ElDiario.es.
  4. Martínez Martínez, Manuel. (16 de noviembre de 2018). «Clamor y rebeldía. Las mujeres gitanas durante el proyecto de exterminio de 1749» Historia y Política: Ideas, Procesos y Movimientos Sociales (40): 25–51.  doi:10.18042/hp.40.02. ISSN 1989-063X..
  5. «"Nos han ido quitando a lo largo de la historia todo lo que habíamos conseguido"» Halabedi 18 de enero de 2020.
  6. Press, Europa. (18 de enero de 2020). «Plataforma Rosa Cortés y Ezor Roma defienden "la historia gitana" con una concentración frente a Fuente de los Ilustres» www.europapress.es.

Kanpo estekak

aldatu