Roger Frison-Roche
Roger Joseph Fernand Frison-Roche (Paris, 1906ko otsailaren 10a - Chamonix-Mont-Blanc, 1999ko abenduaren 17a) goi mendiko gidari, kazetari, eski irakasle, esploratzaile, hizlari eta idazle frantziarra izan zen.
Roger Frison-Roche | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Roger Joseph Fernand Frison-Roche |
Jaiotza | Paris, 1906ko otsailaren 10a |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | Chamonix-Mont-Blanc, 1999ko abenduaren 17a (93 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Lycée Chaptal (en) |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | mendigoizalea, idazlea eta esploratzailea |
Jasotako sariak | ikusi
|
17 urterekin Paris hiriburua abandonatu zuen eta Chamonixera abiatu zen. 1935ean, Erdialdeko Sahararako lehen espedizio batean parte hartu zuen, liburuan batean jaso zuena L'Appel du Hoggar. 1937an Aljerian jarri zen kazetari, eta Premier de cordée idatzi zuen.
Bigarren Mundu Gerran mendiko ehiztarien teniente gisa amaitu ondoren, Aljeriara itzuli zen eta 1948an La Grande Crevasse idatzi zuen.
Saharara egindako bisita ugarietatik, George Tairrarekin batera, aparteko koloredun film bat sortu zen, Le Grand Désert, eta zenbait liburu (La Piste oubliée eta La Montagne aux écritures).
Geroago, mendiari buruzko gaia berriro jorratu zuen, eta aurreko bi liburuekin batera, mendiko liburuen trilogia handia amaitu zuen.
1960ko hamarkadan Kanadako iparraldea zeharkatu zuen, 2.000 kilometro kanoan eta leran, inuit eta amerindiarren bizitzari buruzko bi eleberri idazteko inspirazio iturri.