Rodrigo Agerri
Rodrigo Agerri Gascón (Ribaforada, Nafarroa) Euskal Herriko Unibertsitateko ikertzailea da. Informatika Fakultatean lan egiten du 2016tik, Hitz Zentroaren barruan integratuta dagoen Ixa Taldean, Ramón y Cajal beka batekin [1][2]
Rodrigo Agerri | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Ribaforada, |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara ingelesa gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | ikertzailea, informatikaria eta filosofoa |
Enplegatzailea(k) | HiTZ zentroa Euskal Herriko Unibertsitatea |
Kidetza | Sociedad Española para el Procesamiento del Lenguaje Natural |
Ikasketak eta doktorego-tesia
aldatuInformatikako doktoretza lortu zuen Londresko Unibertsitatean (2007), harrezkero Hizkuntzaren Prozesamenduan jardun du hainbat erakundetan Britainia Handian eta Euskal Herrian, Europako Batzordeak, Erresuma Batuko ikerketa-kontseiluek, Espainiako Zientzia Ministerioak eta Eusko Jaurlaritzak finantzatutako 20 ikerketa-proiektutan baino gehiagotan parte hartu du. Europako SUMAT proiektuaren koordinatzaile teknikoa izan zen eta Torres Quevedo ikerketa-beka bat eman zioten lehenago.[3]
Ikertzailea
aldatu2022an OPENMINTED Tender proiektuko ikertzaile nagusia izan zen,[4] eta COST ekintzaren barruan Lan Taldeko burua. “DeepReading: DeepReading: Mining, Understanding, and Reasoning with Multuele Content” proiektuko arduraduna da German Rigaurekin batera, Espainiako Zientzia Ministerioak finantzatutako proiektua.[5][6]
Agerriren ikerketaren ardatzak Semantika Konputazionala eta Informazioaren Erauzketa dira (Entitateen izenen ezagutzea, Iritzi Meatzaritza, Albiste Faltsuak eta Posturaren Detekzioa (Stance Detection)...), bereziki ikuspegi eleaniztunetan eta linguistikoetan.
IXA pipes analizatzaileen sortzaile eta garatzaile nagusia da Agerri, hizkuntza-prozesamendurako prest dagoen tresna multzo eleanitza da hori.
Halaber, Apache Software Foundation-en OpenNLP proiektuan parte hartzen du proiektu-kudeatzaile gisa. Elkarte hori dela eta, Google Summer of Code (GSOC) erakundeko aholkularia ere izan da.
Oiartzun garrantzitsua du bere lanak nazioartekoan, 1.000 aipamen baino gehiago dira beste argitalpen zientifikotan Agerriren argitalpenek lortu dutenak.[7]
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Ingelesez) «Rodrigo Agerri - Website» Rodrigo Agerri - Website (Noiz kontsultatua: 2022-06-25).
- ↑ «Rodrigo Agerri | HiTZ Zentroa» hitz.ehu.eus (Noiz kontsultatua: 2022-06-25).
- ↑ «SUMAT Project» www.fp7-sumat-project.eu (Noiz kontsultatua: 2022-06-25).
- ↑ (Ingelesez) Open Tenders – http://openminted.eu. (Noiz kontsultatua: 2022-06-25).
- ↑ «DeepReading: Mining, Understanding, and Reasoning with Multilingual Content. | Ixa taldea» ixa.ehu.eus (Noiz kontsultatua: 2022-06-25).
- ↑ «DeepReading | DeepReading» ixa2.si.ehu.eus (Noiz kontsultatua: 2022-06-25).
- ↑ «Rodrigo Agerri» scholar.google.com (Noiz kontsultatua: 2022-04-01).
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- Webgune pertsonHitz Zentroa
- Webgune pertsonalaGithub
- Rodrigo Agerri ACL anthology,.20 artikulu argitatuta Association for Computational Linguistics elkarteko kongresuetan
- «Rodrigo Agerri» scholar.google.com