Roderigue Hortalez y Compañía

Roderigue Hortalez y Compañía 1775eko martxoan Luis Unzaga gobernadoreak New Orleansen ahopean sortutako enpresa mamua izan zen.[1][2] Untzagak euskal finantzarien interesak defendatu zituen, batez ere Diego María Gardoki bere senidearenak eta Pierre Augustin Caron de Beaumarchais abenturazale frantsesarenak. 1776ko maiatzean Ameriketako Estatu Batuen Independentzia Gerran iraultzaileentzat hornikuntza militarrak eramateko Bilbon eta Cádizen egoitzak ezarri zituen.[3] Pierre-Augustin de Beaumarchais antzerkigile, erlojugile, asmatzaile, musikari, politikari, iheslari, espioi, editore, arma-trafikatzaile eta iraultzaile frantziarrak Luis Unzaga Amezagaren agente sekretuen sareak eta "Gardoqui eta Hixos" familia-enpresarena koordinatzen zituen. Konpainiaren bitartez, estatubatuarrei britainiarren aurka borrokatzen laguntzeko armak eta materialak erosi zituzten, izan ere, une horretan britainiarrak Frantziaren etsairik amorratuenak ziren.

Roderigue Hortalez y Compañía
Datuak
MotaSasienpresa
HerrialdeaEspainia
Agintea
Egoitza nagusi
Legezko formakonpainia
Historia
Sorrera1775
Sortzailea

Erreferentziak aldatu

  1. Cazorla, Frank, G. Baena, Rosa, Polo, David, Reder Gadow, Marion. (2019). The governor Louis de Unzaga (1717-1793) Pioneer in the birth of the United States of America, Foundation. Malaga.
  2. Calleja, G.. (2018). Spain Financially Sustained the Continental Congress and its Army during the American Revolutionary War. Iberdrola.
  3. Jones, Howard. (2002). Crucible of Power: A History of American Foreign Relations to 1913. Scholarly Resources Inc., 5 or. ISBN 0-8420-2916-8..

Kanpo estekak aldatu