Robert Gallo

Robert Charles Gallo (Waterbury, Connecticut, 1937ko martxoaren 23a-) AEBetako ikertzaile biomedikoa da. Batez ere GIBaren aurkikuntzagatik da ezaguna, HIESaren eragilea dena, nahiz eta aurkikuntza honetan izan zuen partaidetza nahiko zalantzagarria izan. Bere jarduna oso garrantzitsua izan da ondorengo urteetan ikerkuntzaren arloan.

Robert Gallo
RobertGalloMontreal1995 064.jpg
Bizitza
JaiotzaWaterbury (Connecticut)1937ko martxoaren 23a (85 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Hezkuntza
HeziketaProvidence College (en) Itzuli
Boston College
Chicagoko Unibertsitatea
Thomas Jefferson University (en) Itzuli
Pritzker School of Medicine (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakbirologoa, onkologoa, medikua, immunologoa, biokimikaria eta ikertzailea
Enplegatzailea(k)National Cancer Institute (en) Itzuli
Jasotako sariak
KidetzaAmeriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala
Real Academia Nacional de Medicina de España (en) Itzuli

Italiar etorkinen semea delarik, Biologia ikasi ondoren Chicagoko unibertsitatean espezialitate medikoa burutu zuen, hasieran minbiziaren arloan ibiliz.

Gaur egun, Baltimoreko (Maryland) Giza Birologiaren Institutuaren zuzendaria da, 1996an sortu zuena Robert R. Redfield eta William A. Blattner lankideekin batera, eta 2005ean Profectus BioSciences izeneko zentroa sortu zuen, giza birusek sortutako gaixotasunen ondorioak gutxitzeko asmoarekin, GIBa barne.

Polemika piztu zen GIBaren aurkikuntza dela-eta Luc Montagnier frantziarrarekin 1980ko hamarkada horretan.

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Robert Gallo  
Egile honen argitalpenei buruzko informazioa lortu dezakezu Scholian