Luc Montagnier

ikertzailea

Luc Montagnier (Chabris, Indre, Frantzia, 1932ko abuztuaren 18a - Neuilly-sur-Seine, 2022ko otsailaren 8a) mikrobiologo frantziarra izan zen, birologia arloan nabarmendu zena. Medikuntza ikasi zuen Poitiersen, eta hango irakasle izan zen 1955 urtetik aurrera. 1967an hasi zen birusekin lanean. 1972an Pasteur Institutuaren Onkologia Biraleko buru izendatu zuten, eta 1974an CNRSko (Frantziako Zientzia Ikerketarako Gunea) zuzendari bihurtu zen.

Luc Montagnier

World Foundation AIDS Research and Prevention (en) Itzuli lehendakari

1993 - 2022
CNRSko ikerketa-zuzendaria

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakLuc Antoine Montagnier
JaiotzaChabris1932ko abuztuaren 18a
Herrialdea Frantzia
BizilekuaShanghai
Frantzia
Glasgow
New York
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaNeuilly-sur-Seine2022ko otsailaren 8a (89 urte)
Hobiratze lekuaOléron
Familia
Ezkontidea(k)Dorothea Ackerman
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaParisko Zientzien Fakultatea
Oxfordeko Unibertsitatea
Collège René-Descartes (Châtellerault, Vienne) (en) Itzuli
Doktorego ikaslea(k)Lisa A Chakrabarti (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakbiologoa, birologoa, ikertzailea, katedraduna eta biologo molekularra
Enplegatzailea(k)Pasteur Institutua
Queens College (en) Itzuli
CNRS  (1960 -
Jasotako sariak
KidetzaFrantziako Zientzien Akademia
Zientziaren eta Arteen Europar Akademia
European Molecular Biology Organization (en) Itzuli
Academia Europaea (en) Itzuli
Buenos Aires National Academy of Medicine (en) Itzuli
Académie Nationale de Médecine (en) Itzuli
Comité Maurice-Audin (en) Itzuli
IMDB: nm2072914 Edit the value on Wikidata

1983an HIESaren eragilea den GIB erretrobirusa aurkitu zuen. Honek 2008ko Medikuntzako Nobel Saria ekarri zion. Ondoren zenbait arazo izan zituen, Robert Gallo estatubatuar irakasleak erretrobirus hura berak aurkitu zuela baitzioen. Azkenik, frantses medikuaren alde egin zuen auziak. Aurkikuntzaren berri eman zuen urtean bertan lan bat argitaratu zuen Chermann eta Barré-Sinoussirekin batera; lan horretan zehatz-mehatz erakusten zuen birusa. Horrez gainera, hainbat hitzaldi eman ditu mundu osoan zehar eta hainbat sari irabazi ditu, besteak beste, Ohorezko legioa, Merituaren Ordena Nazionala, Frantziako ikerketa zentro nazionalak ematen duen saria (bi alditan), eta Japoniako Fundazio Zientifikoaren eta Teknologikoaren saria 1988an.

Montagnierren ustez GIB birusak HIESa eragiten du, baina prozesu horretan birusak ez du bakarrik jarduten. Nobel saridun frantziarraren iritziz, birusak beste faktore batzuk behar ditu gaitza garatzeko. Montagnierren lan taldea faktore hauen bila dabil, eta horien atzean Mycoplasma generoko bakterioak egon litezkeela aurreratu dute.

Bibliografia aldatu

  1. "Le Virus et les hommes", Luc Montagnier, Odile Jacob, 1994.
  2. "Sida et société française", Luc Montagnier, La Documentation française, 1994.
  3. "Le Sida", Luc Montagnier eta R.Daudel, Flammarion, 1994.
  4. "La Découverte du virus du SIDA. La vérité sur « l’affaire Gallo/Montagnier»", Maxime Schwartz eta Jean Castex, Éditions Odile Jacobs, Paris, 2009.

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu

Egile honen argitalpenei buruzko informazioa lortu dezakezu Scholian