Sleepless in Seattle (euskaraz Seattlen Lorik Egin Gabe) 1993ko Nora Ephron estatubatuar zinema zuzendari eta gidoigilearen amodiozko drama-komedia filma bat da. Tom Hanks eta Meg Ryan aktoreek antzeztu zuten.

Sleepless in Seattle
Jatorria
Argitaratze-data1993
IzenburuaSleepless in Seattle
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoakomedia erromantikoa, komedia dramatikoa, film dramatikoa eta melodrama
Iraupena105 minutu
Koloreakoloretakoa
Grabazio lekua(k)Chicago
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Nora Ephron
Gidoigilea(k)Nora Ephron
David S. Ward

Antzezlea(k)
Ekoizpena
EkoizleaGary Foster (en) Itzuli
[[Kategoria:Gary Foster (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
Konpainia ekoizleaTriStar Pictures (en) Itzuli
[[Kategoria:TriStar Pictures (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
Ekoizle eragileaLynda Obst
Bestelako lanak
MusikagileaMarc Shaiman
Argazki-zuzendariaSven Nykvist
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaNew York, Washington, Seattle, Baltimore eta Maryland
Historia
Nominazioak

IMDB: tt0108160 Filmaffinity: 344568 Allocine: 8649 Rottentomatoes: m/sleepless_in_seattle Mojo: sleeplessinseattle Allmovie: v45166 TCM: 18873 Metacritic: movie/sleepless-in-seattle TV.com: movies/sleepless-in-seattle Netlix: 973331Edit the value on Wikidata
BideoaYouTube

Tom Hanks eta Meg Ryanek elkarrekin antzeztu zuten hiru filmeetako bigarrena da, besteak Joe Versus The Volcano (1990) eta You've Got Mail (1998) dira. Hasiera batean, filma honetako Annie Reed protagonistaren papera Julia Roberts eta Kim Basinger aktoreei eskeini omen zitzaien, baina biek ezezkoa eman zuten.

Oscar Sarietarako bi izendapen jaso zituen: Jatorrizko abesti onenaren Oscar Saria ("A Wink and a Smile") eta Jatorrizko gidoi onenaren Oscar Saria (Nora Ephron, David S. Ward eeta Jeff Arch), nahiz eta bat bera ez irabazi, urte hartan kategoria horietan Tom Hanksen ere antzeztu zuen Philadelphia filmeko Bruce Springsteen abeslari eta musikariaren Streets of Philadelphia abestiak eta The Piano filmaren jatorrizko gidoiak irabazi baizuten.

Argumentua

aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Annie (Meg Ryan) ezkontzera doan kazetari gazte bat da, baina gauero amodio harremanei buruzko irratsaio batean bere bihotza ukitu duen gizonezko alargun eta haur baten aita dena (Tom Hanks) nor ote den ikertu nahi du. Gaiarekin erabat obsesionatua, Annie bere nagusi Beckyren (Rosie O'Donnell) laguntzari esker Seattlera bidaiatu eta bertan bere ezkontzeko asmoa kolokan jarri duen ahotsaren jabea ezagutzen ahaleginduko da, horretarako irratian hasi zen istorio harrigarri hau Anniek asko miresten duen antzinako filma batean bilakatuz.

Aktoreak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu