Rigako baltsamo beltz

Letoniako belar likorea

Rigako baltsamo beltza (letonieraz: Rīgas Melnais balzams) Letonian ekoizten den belar likore tradizionala da. Vodkatan belar ugari nahasten dira eta %45-eko alkohol bolumena izaten du.

Rigako baltsamo beltz
Osagaiakblueberry (en) Itzuli, mugurdia, Urkia, Mendafina, Asentsioa, jengibrea, Belar bedeinkatua, Lasturrina, Garraiska, Ezki hostotxikia, haritza, Santio belarra, Menyanthesa, piper beltza, Citrus aurantium (en) Itzuli eta Intxaur muskatua
Historia
JatorriaLetonia
Sorrera-data1752
Honen izena duRiga

Edariak kolore beltza du eta mingotsa bada ere gozotasun bitxi bat du[1]. Bera soilik edan daiteke edo kafe, te edo txokolatetan nahastuta. Koktelak ere egiten dira baltsamoarekin eta batzuetan izozkien gainean isurtzen da.

Historia aldatu

Abraham Kunze botikariak sortu zuen baltsamo beltzaren errezeta 1752an[2]. Hotzeriaren aurka eta digestio arazoak tratatzeko erabili izan da Rigan XVIII. mendetik aurrera[3]. Kondairak dioenez Katalina II.a Errusiakoa Letonian zela gaixotu egin zen eta baltsamo beltza edan ondoren sendatu egin zen[4].

XIX. mendean Letoniako edari nazionala bihurtu zen eta Rigan ekoizteaz gain Letoiako beste hiri batzuetan ere egiten zen. 1939an jatorrizko errezeta galdu egin zen baina 1950an berresuratzea lortu zuen Maiga Podračniece teknologoak, eta Lanaren Bandera Gorriaren Ordenaren saria jaso zuen[4].

Gaur egun JSC Latvijas Balzams konpainiak ekoizten du. 24 osagai nahasten dira, loreak, kimuak, zukuak, sustraiak, olioak, baiak... eta haritz egurrezko upeletan ontzen da. Tradizionalki eskuz egindako keramikazko flaskoetan komertzializatzen da[5].

Nazioarte mailan 30 lehiaketatik gora irabazi ditu.

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. (Arabieraz) Bitterman, Mark. (2015-10-27). Bitterman's Field Guide to Bitters & Amari: 500 Bitters; 50 Amari; 123 Recipes for Cocktails, Food & Homemade Bitters. Andrews McMeel Publishing ISBN 978-1-4494-7460-7. (Noiz kontsultatua: 2024-03-26).
  2. (Ingelesez) McLagan, Jennifer. (2014-09-16). Bitter: A Taste of the World's Most Dangerous Flavor, with Recipes [A Cookbook. ] Clarkson Potter/Ten Speed ISBN 978-1-60774-517-4. (Noiz kontsultatua: 2024-03-26).
  3. (Ingelesez) Golikova, Tetiana; Bogueva, Diana; Shamtsyan, Mark; Jakobsone, Ida; Jakobsons, Maris. (2021-09-19). Nutritional and Health Aspects of Food in Eastern Europe. Academic Press ISBN 978-0-12-811735-4. (Noiz kontsultatua: 2024-03-26).
  4. a b Txantiloi:En-NZ «Travel: Eternal life for Empress' elixir» NZ Herald 2024-03-27 (Noiz kontsultatua: 2024-03-26).
  5. (Ingelesez) Joyce, Katy Spratte. (2020-05-13). «The Global Sip: Riga Black Balsam: Latvia's Funky, Herby Liqueur» Chilled Magazine (Noiz kontsultatua: 2024-03-26).

Kanpo estekak aldatu