Rickenella fibula Repetobasidiaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da erabiltzen sukaldean haragi gutxi duelako (kapela nanoa, oin liraina)

Rickenella fibula
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaHymenochaetales
FamiliaRepetobasidiaceae
GeneroaRickenella
Espeziea Rickenella fibula
Raithelh., 1973

Sinonimoa: Mycena fibula.

Deskribapena aldatu

Kapela: Oso txikia (1mm-tik beherakoa), lehenengo erdiesferikoa eta ondoren lau-ganbiletik deprimitu-unbilikatura. Ertza soberakinekin, inkurbatua, batzuetan izurtua, pixka bat koskaduna eta ildaskatua gardentasunagatik. Azal leuna, matea, pixka bat zetaduna, erradialki ildaskatua, laranja kolore ilunekoa eta zertxobait horixka ertzerantz.

Orriak: Okertuak, nahiko lodiak, oso dekurrenteak, zuritik kremara doan kolorekoak.

Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.

Hanka: Oso luzea eta liraina, zilindrikoa, batzuetan kurbatua, leuna, zertxobait pruinaduna, laranja kolorekoa.

Haragia: Hutsala, laranja kolorekoa. Usain nabarmenik gabea eta zapore gozokoa.[2]

Etimologia: Rickenella terminoa Adalbert Ricken (1851-1921) mikologo alemanari eskainia dago. Fibula epitetoa latinetik dator, eta hau esan nahi du: hanka luzeko onddo gisa eta kapela gisa.

Jangarritasuna aldatu

Ez du sukaldaritzarako balio.[3]

Nahasketa arriskua aldatu

Mycena acicula delakoarekin nahas daiteke, baina honen orriak ez dira dekurrenteak, eta adar eta hosto hiletan hazten da.[4]

Sasoia eta lekua aldatu

Udaberri eta udazken euritsuetan. Gune oso heze eta freskoetako goroldioetan. Lurzoru buztintsuetan.[5]

Banaketa eremua aldatu

Mundu osoan barreiatzen da, kontinente guztietan zehar, eta habitat ugaritan garatzen da.[6]

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 129 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 415 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
  5. Calvo Pérez Javi. (2006). El mundo de las setas. Asociacion Micológica Fungipedia, Es or..
  6. Rickenella fibula: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak aldatu