Ricardo Manuel Arias Espinosa (Washington Hiria, 1912ko apirilaren 5a - Panama Hiria, 1993ko martxoaren 15a) panamar politikaria izan zen. Estatu Batuetan ikasi ondoren, Panamara joan eta diputatu gisa hasi zen politikagintzan (1944-1948). Gero, Arnulfo Arias lehendakariaren bigarren agintaldian (1949-1951), hainbat ministeriotako buru izan zen. 1955ean, Errepublikako lehendakariorde zela eta J.A. Remon lehendakaria hil zuten atentatuaren ostean (1955), Panamako lehendakari izendatu zuen herrialde hartako Batzar Nazionalak. Panamako ordezkari izan zen, Panamako Kongresuaren 120. urteurrena ospatzeko, Panama hirian egindako Ameriketako estatuburuen bileran. Biltzar horretan, Dwight Eisenhower Estatu Batuetako lehendakariak eta beste 19 estatuburuk Panamako Adierazpena sinatu zuten. 1956an, Ernesto de la Guardiak ordezkatu zuen. Urte batzuk geroago, Coalición Patriótica Nacional alderdiaren lehendakarigai izan zen. Estatu Batuetan enbaxadore (1964-1968), eta abeltzainen elkarteko eta Panamako hegazkin-konpainiako lehendakari ere izan zen.

Ricardo Arias


36. Panamako presidente

1955eko martxoaren 29a - 1956ko urriaren 1a
José Ramón Guizado (en) Itzuli - Ernesto de la Guardia (en) Itzuli
ambassador of Panama to the United States (en) Itzuli

Bizitza
JaiotzaWashington1912ko apirilaren 5a
Herrialdea Panama
 Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaPanama Hiria1993ko martxoaren 15a (80 urte)
Hezkuntza
HeziketaWalsh School of Foreign Service (en) Itzuli
Georgetowngo Unibertsitatea
Txileko Pontifize Unibertsitate Katolikoa
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakdiplomazialaria eta politikaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaNational Patriotic Coalition (en) Itzuli

Erreferentziak aldatu